sasoibide+: Arteaga

Egun lainotsu, bustia, umela… baina arratsalderako atertu du eta Arteagarantz abiatu gara. Garaia Parke Teknologikotik gora, Edertek ondotik mendi bidean sartu, eta basotik aurrera. Bidean aurrera, lokatzetan ez labantzeko, arretaz joatea komeni. Langa pare bat zeharkatu, bakoitzak bere erara, atrakzio…

San Kristobal, Makatzena

San Kristobal ermitaren aztarnak: San Kristobalekoa zen leku estrategiko paregabea. Han bizi zen eremitak kanpaia jotzen zuen herritarrak erasoez eta ekaitzez ohartarazteko. Gainera, herriko historiaren lekukoa izan da: besteak beste, ermita inguruan erabaki baitzen 1448an Arrasate suntsitu zuen sutea piztea.…

Miraballes, Muxibar

Miraballes, Muxibar, izen ezagunak, baserriak… baina bertan egon gabeak, asko bederen. Eta, horregatik, gutariko askorentzat paseo erakargarria gaurkoa. Olandixotik gora igo eta gero, bide lasaia jarraituz, han non azaldu zaigun Miraballes. Eraikin ederra, zaindua, bakea eta lasaitasuna transmititzen duena. Baserri…

sasoibide+: Aretxabaleta

Aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzari iheska, gaurkoan asfaltoan. Ondoko herria hobeto ezagutzera abiatu gara. Aretxabaletako santutxora heldu eta bidean beste aldera pasatu gara. Han, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea, lehen Cerrajería Valle de Lenizeko eremua zen horretan; Txarapea kaletik aurrera auzo berria,…

Urte berrian, Ekilorerantz

Neguan gaudela igerri-igerrian: haizeteak, euria, elurra… eta gaur goizeko hotza ere, aipagarria. Gaurkoan Ekilorerantz abiatu, baina tenperaturari aurre egin nahian, pausu bizi-biziaz, konturatu orduko San Prudentzioraino. Sasi gaineko landareari erreparatu dio Luisek, hori lupulua da, garagardoa egiteko erabilia. Hemen fruitua,…

Parrokia

Hiruhileko azken irteera, berezia, San Andrestik bueltan hasi eta Santa Barbarara igo. Gure harridurarako, zenbait zuhaitzarren enborrak lurrean. Aurreko egunetako haizetearen ondorioa nonbait; horietako batzuk gaitza zeukatela sumatzen da, aldiz, beste batzuk osasuntsu! Bi ezki (tilo) ederrak zirenak ere bota…

sasoibide+: San Balerio

Altamira baserrirantz, aldapan gora, eskailerak igo… Heltzerakoan, arte eder horren irudiak, itzalak, harrapatu gaitu. Arte dotore, bikaina; garai bateko erregebidea babesten zuena. San Kristobal aldera, bidean aurrera, Jose Luis Iñarra kalean gora. Seguru asko, Arrasateko kalerik luzeena da. Gaina hartu…

Antoniñako hezegunea

2018an berreskuratzen hasitako hezegunera hurbildu gara, Antoniñako istingara. Musakola auzoan dago, Anporretarako bidean. Arrasateko Udalak 2019an hainbat lan egin ditu eremua berreskuratzeko: istingaren ur maila mantentzeko, enborrak erabilita, presa txikiak egin dira; egurrezko pasabideak istingaren gainetik paseatzeko; inguruan dauden espezie…

sasoibide+: Garaia aldera

Eguraldi iluna, aterkia eskuetan, Gernika ibilbidetik, Edertekerantz. Udazken koloreez gozatu, inguruko mendien kaskua zurituta, neguaren lehen hurbilpena agerian. Mendiak identifikatzea arigune polita:Udalatx, Anboto, Etxagueneko haitzak, Kurtzebarri, Aloña, Kurtzetxiki… Ikusmira ederra! Kaki arbola polita, hostoz biluzik, baina fruituz jantzita. Aramaixo erreka…