2020-1-23 Goizeko tenperatura «frexkoarekin» Biterin elkartu ahala, urtarrilaren 30eko greba orokorrerako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eginiko deialdiari heldu diogu. Ibilbidearen bukaera aldera, gaia aztertu, iritziak eman, entzun eta bozketa egin da. Gehiengoaren iritzian oinarrituta, hartutako erabakia aditzera eman nahi…
Categoría: 2019 / 2020
OINARRIAK Parte-hartzaileak Sasoibideko kideak izango dira Bakoitzak, gehienez, 2 argazki aurkez ditzake Gaia: Sasoibideko irteerak (pertsonak, harremanak, hiri zein landako paisaiak, bisitak…) Argazkiekin batera beharko diren datuak: egilearen izen-abizenak, argazkiaren izenburua, non atera den, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa Argazkiek…
2020-1-16 Giro ederra gaurkoa, Biterin elkartu gara gure bina bastoiak eskuetan ditugula. Tafydeko ikasleek Nordic Walking zer den, bere ezaugarriak eta nola ibili azaldu digute; esandako moduan egiten saiatuaz, Garaia Parke Teknologikoraino heldu gara. Garaian dagoen Kiro Grifols enpresan sartu…
2020-01-09 Udalaitzeko meategietan minerala atera, eta Antoniñako mea labaderora garbitzera. Airez, kableen bidez eramaten zuten. Handik burdinoletara, altzairua lortzeko. Diotenez, bertako aktibitatea XIX.n eta XX.eko lehen bi hamarkadetan zehar iraun zuen. Udalak berreskuratutako zonaldea da. Musakolako haurrak sarritan joaten omen…
2019-12-19 Arrasate pasealekuko muralari erreparatu diogu eta, Eukene adiskideari esker, Sta Barbarako aitzineko gazteluaz informazioa jaso dugu. Zurgin kalean dagoena aldiz, Arrasaten XV.n altzairugintzak izan zuen garrantzia adierazten du, «Vencedora espada de Mondragon tu acero y en Toledo templada” garaiko…
2019-12-12 Gaurkoan, itsaso aldera, Pasai San Pedrora, Albaola ezagutzera. Pasaiako Badiaren sarreran, Albaola itsas kultur faktoria aurkitzen da, zaharberritutako ontziola batean kokatuta. Bazter magiko eta ezkutu horretan, erriberako arotzek balio etnografiko eta historiko handiko itsasontziak zaharberritu eta eraikitzen dituzte. Pasaiako…
2019-12-5 Etxezarreta izeneko parkea Arrasateko kanpoaldean dago, oinezkoen pasealekuaren ondoan, Arrasate Oñatirekin eta Bergararekin lotzen duena, Deba ibaiaren bazterrean, inguruko errekaldeko baso natural bakarrenetakoa da. 2018ko azaroan Arrasateko Udalak, Besaide mendizale elkartearekin eta Naturtzaindiarekin elkarlanean, Etxezarreta eremuko 83 hektarea erosi…
2019-11-28 Aretxabaletarantz abiatu, eta bueltan, Fagor Automationek Arrrasaten duen lantegian sartu gara, hango produktua zein den eta nola egiten duten ezagutzeko. Han, Alberto San Martin eta Jon Zeziaga gure zain, Arrasaten zer egiten duten eta azken urteetan lan egiteko modua…
2019-11-21 Bergaratik gonbidapena jaso eta, lagun berriak ezagutzera hurbildu gara. Han bildu garen kuadrilarentzat, aukera ederra eta errepikatzeko modukoa. Bejondeizuela!!
2019-11-14 Eguraldi txarrari aurre egiteko prest, talde polita elkartu da Biterin, lagun berriak eta… baita eguzkia ere! Beroketa ariketak egin, eta Garagartzarantz. Arrasate pasealekua, Alecop ondotik Markulete industrialdera, hor aintzineko teilerixie non zegoen ikusi dugu. San Migel eliza atarian, Juan…