Antoniña mea labaderoa eta hezegunea ezagutzera!

2020-01-09

Udalaitzeko meategietan minerala atera, eta Antoniñako mea labaderora garbitzera. Airez, kableen bidez eramaten zuten. Handik burdinoletara, altzairua lortzeko. Diotenez, bertako aktibitatea XIX.n eta XX.eko lehen bi hamarkadetan zehar iraun zuen. Udalak berreskuratutako zonaldea da. Musakolako haurrak sarritan joaten omen ziren inguru horretara jolastera, «a la mina» zioten bitartean.

Aurrera egin, eta 2018an berreskuratzen hasitako hezegunea ikusi dugu. Arrasate Zientzia Elkartearen proposamenaren ondoren sortutako proiektua da. Antoniña errekatxoaren adar batean, hezegune txiki batzuk sortzean datza bioingenieriaren bitartez eginikoa. Bertako karramarroaren ugaritzean ere lagunduko duen ustean eta, Uraren Euskal Agentziaren oniritziaz.

Gainaldeko ur biltegira igo, eta Udalaitzen ikusmira ederraz gozatu dugu. Bueltako bidean gustura. Gaurkoan ere, gure herriaren ezkutuko txokoan egon, eta burdinaren bideko historia apur bat jaso dugu Eukene eta Eliren hitzetatik. Eskerrik asko.

OHARRA: Sasoibidek II Argazki Lehiaketa antolatu du. Argazkiak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 5a. Ikus oinarriak.

Informazio gehigarria:

One thought

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *