Garaia Parke Teknologikora!

2020-1-16

Giro ederra gaurkoa, Biterin elkartu gara gure bina bastoiak eskuetan ditugula. Tafydeko ikasleek Nordic Walking zer den, bere ezaugarriak eta nola ibili azaldu digute; esandako moduan egiten saiatuaz, Garaia Parke Teknologikoraino heldu gara.

Garaian dagoen Kiro Grifols enpresan sartu eta ongi etorria jaso dugu. Kiro Grifols espezializatuta dago ingurune biosanitarioetarako sistema automatizatuen diseinuan eta garapenean. Produktu nagusiena, onkologiako pazienteentzat tratamenduak prestatzen dituen makina, errobota, diseinatu eta ekoiztu egiten dute. Lehen Kiro Robotics zenak, egun 70 langile ditu. Beraien makinak Europa eta Estatu Batuetako zenbait ospitaletan daude. Errobotaren inguruko zerbitzua emateaz gain, ospitaletako farmaziako langileei beharrezkoa duten formakuntza ematen ere arduratzen da Kiro.

2010ean sortu zuen Mondragon Kooperatibak Kiro Robotics, ospitaleetako makineria espezializatutako enpresa. 2014an erosi zuen Grifolsek enpresa horren %50 —Kiro Grifols izena du ordutik— eta 2017an beste %40. Mondragonek jarraitzen du gainerako %10aren jabe izaten. Grifols 1909an Bartzelonan sortutako konpainia da, osasungintzan espezializatua.

Bisita oso interesgarria, ez baikenekien osasun arloko maila horretako enpresa zegoenik Garaian. Bejondeizuela!

Etxerantz abiatu gara nordic walking eginez. Agurtu aurretik, Tafydeko ikasleek kirol horren praktikaren onurak aipatu entzun eta idatziz ere jaso ostean, Peru, Jon, Antton, Elene, Ricardo eta Alexi irakatsitakoa eta euren laguntza eskertu diegu. Orain, guri, praktikatzea besterik ez zaigu gelditzen!

Informazio gehigarria

  • https://www.tulankide.com/es/cooperativas/kiro-robotics
  • https://www.tulankide.com/es/premio-de-prestigio
  • http://www.kirogrifols.com/
  • https://www.youtube.com/watch?v=fqTn38m350I
  • https://www.elconfidencial.com/mercados/2017-07-25/grifols-se-hace-con-el-90-de-kiro-grifols-al-90-tras-comprar-el-40-por-12-8-millones_1420360/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *