Albaola, itsas kultur faktoriara!

2019-12-12

Gaurkoan, itsaso aldera, Pasai San Pedrora, Albaola ezagutzera. Pasaiako Badiaren sarreran Albaola itsas kultur faktoria aurkitzen da, zaharberritutako ontziola batean kokatuta. Bazter magiko eta ezkutu horretan, erriberako arotzek balio etnografiko eta historiko handiko itsasontziak zaharberritu eta eraikitzen dituzte.

Pasaiako ontziola euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortu den espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Unibertso itsastar horren helburua euskal itsas ondarea ezagutzera ematea da.

ALBAOLA Faktoriak, euskaldunek Mundu Berrian izandako itsas abenturak ekartzen ditu gogora, bale arrantzaleen eta euren ontzien historioen bitartez. Horregatik, museo bat baino gehiago, faktoria hau leku ireki eta irudimenezkoa dugu, non prozesu dinamiko baten bitartez euskal itsas historia ezagutu ahal izango dugun bertako ontzirik ezagunenetarikoaren erreplikaren ageriko eraikuntza bisitatuz: XVI. mendeko SAN JUAN baleontzia.

Balearen arrantzaren inguruan sortutako jarduera ekonomikoaren tamainaz jabetu gara, XVI. mendean euskaldunek erakutsitako gaitasunak txundituta utzi gaitu: baleontzien eraikuntza, balen arrantza eta bere ustiapena, bakailauarena, sagardogileekin elkarlana… Interesgarria oso, ikusi eta ikasitakoa.

Goxo-goxo bazkaldu ondoren, Victor Hugoren etxea ikusteko aukera ere izan dugu. Eta, uste baino azkarrago heldu zaigu etxera bueltatzeko garaia. Agur ba Pasaiari, eta Albaolan ikasi dugun eran, geuk ere zera diogu: apaizak hobeto!

Informazio gehigarria:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *