sasoibide+: zabolain

Zabolainera hurbiltzeko, Gesalibarreraino autobusean joan eta ospitale eta erreka bitarteko bidea hartu dugu, Ibabe garajerantz. Aurreko aldapari gogoz heldu eta laster AHTko obraren arrastoak bistan: tunelak, zubiak… Paraje polita, baserri ederrak, eta hemen Zabolain, zalditegia eta sagardotegia, biak bakarti; badakigu…

emakumeak zientzian

Emakumeak Zientzian, egitaraua ikusi eta, zalantzarik gabe, gure lagunek parte hartzeko izena eman zuten; horrela, otsailak 15ean, Esperientziaren boterea CIC biomaGUNE zentroan bisita egitea tokatu zitzaien, Miramon Pasealekuan. Aurkezpenean proposatutako jarduerak egitera, ilusioz, ekin zioten; emandako jarraibideak kontuan izanik eta…

eskoriatza: urdelardero

Egun berezia gaur Eskoriatzan, Urdelardero, aratusteen haserako eguna; eguen zuri, ostegun gizen… horrelako beste deitura batzuk ere baditu gaurko egunak. Eta horretaz jakiteko, zer hobe Ibarraundi museora etortzea baino? Saioak beso zabalik hartu gaitu eta neguko jaien inguruko azalpenetan hasi…

sasoibide+: santagedatx (416 m)

Santagedatx tontorra, entzun gabekoa, non ote dago… Abia gaitezen ba! Giro eder honekin, Gesalibarren, eliza ostetik, aldapan gora eta bailarako ikusmiraz gozatuz, bagoaz. Erenuzketa baserriaren ondotik pasa, basoan murgildu eta pagoz inguratutako belardira heltzean, han santagedatxeko tontorra; zulo handia daukan…

sasoibide+: bedoña

Biteritik abiatu, eta ospitalean Asuelako bidea hartu dugu. Zenbat norabide bertan… Ziorlako balkoirantz, Bakue, Andra mari zuri, Kurtzetxiki… Guk Bedoñakoari ekin diogu. Magalbe baserriaren aztarnak, 1.940an sute batek kiskali baitzuen. Dirudienez, Magalbe baserria Bedoñako baserri onena ez ezik, inguruetako onena…

bergara

Bergaran, paseatzeko gogoz aspalditik eta horretarako gaurko egun ederra aprobetxatu dugu. Horrela, gure lagunek prestatutako ibilbideari ekin diogu. Migel Altuna eskola, eraikin berriaren ondotik, Agarreko garaia ikustera abiatu gara. Baserriaren fatxada berritzen, harrituta utzi gaituzte haren elementu arkitektonikoek (XVI.ko gotikoak)…

sasoibide+: aramaio

Aramaiora etorri gara, Arabako lehen herrira. Gure gidak, bertako alaba, ondo baina hobeto ezagutzen ditu bazter guztiak, eta txokorik txoko eraman gaitu historia eta bitxikeriak kontatuz (Santa Kruz apaizarena…) Arratsalde pasa atsegina eta alaia gaurkoa, eta eskertzekoa Marijek egindako cicerone…

sasoibide+: san blas

San Blas bezperatan, Aretxabaletako San Blas ermitara hurbildu gara. Arratsalde argitsu honetan, ingurua gozagarri dago: eraikinak zainduak, ardiak larrean, inguruko mendien perfila ederra… Sailuente edo San Blas ermita, XVII. mendekoa da, herriko parrokia zaharra zen. Ikusteko gogoz, baina nork erakutsi…