emakumeak zientzian

Emakumeak Zientzian, egitaraua ikusi eta, zalantzarik gabe, gure lagunek parte hartzeko izena eman zuten; horrela, otsailak 15ean, Esperientziaren boterea CIC biomaGUNE zentroan bisita egitea tokatu zitzaien, Miramon Pasealekuan.

Aurkezpenean proposatutako jarduerak egitera, ilusioz, ekin zioten; emandako jarraibideak kontuan izanik eta emakume ikerlari gazteen gidaritzapean.

Gai arruntak erabiliaz (limoia, maizena…) emaitza harrigarriak lortu zituzten. Gustura!

Ikerlariekin, emakumeek zientzian topatzen dituzten oztopoaz solasalditxo baten ostean, handik gertu dagoen Basque Culinary Center ezagutzera hurbildu ziren, eraikin berezia hori ere. Eta goizari gustuko amaiera emateko, itsas aldera bisita. Egun ederra, eta emankorra hor erabaki bait zuten 2022ko Lilatonen parte hartzea, oinez egiteko aukera dagoela jakinda, aurrera neskak!! Beraz, martxoaren 6an berriz elkartuko gara!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *