Etiketa honen artxiboa: euskalherria

Larunbat gogorra Donostian

 

Atzo Donostiara gerturatu nintzen hainbat arrazoiengatik. Arrazoi nagusia: Igeriketa Entrenatzaile Nazional I maila titulua lortzeko azterketa. Gero arratsaldean Kontxako hondartzan Atletico San Sebastian taldeak orain dela urte gutxi errekuperatutako krossean parte hartuko nuen.


Udazken amaiera / Negu hasiera Euskal Herrian badakigu zer dakarren (hala ere izan urte honetako udazkena ez da “normala” izan). Txingorra, euria, haizea, mendi gailurretan elurra… horiek izan ziren atzoko eguneko osagaiak. Donostiak gainera baditu kanpotarrentzat hainbat faktore eguna gogortu dezakeena. Garrantzitsuena: aparkatzeko arazoak izatea Gune Urdina ordaindu nahi ez bada. Atzo Donostiako Ospitalean aparkatu behar izan nuen (bai, Anoeta goian – beste aukera Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpusean) eta azterketa Grosen nuen. Bi aukerek eragiten zidaten ordu erdiko bidaia zentroraino, ospitaletik Boulevarreruntz autobusean joan nintzen zorionez.


Ikastaroak balio izan zait gauza berriak ikasteko eta nekizkien ezagutzak berritzeko. Azterketatik zapore gazi gozoa atera nuen baina badakit ez dudala suspenditu. 2012 urtean zehar praktikak egitea tokatuko zait azkenean eta ofizialki I mailako Igeriketa Entrenatzaile titulua lortzeko (bide ia erdia eginda daukat).


Han bazkaltzen gelditu behar nuen arratsaldean, goian aipatu bezala, Kontxako XXI. Hondartzako Krossean partu hartuko nuelako. Orain dela bi urte part hartu nuen eta lasterketa kuriosoa iruditu zitzaidan. Hondartzan lehen aldiz lasterketa bat egiten nuen. Oraingoan parte hartzeko arrazoi nagusia ditxosozko txip horia zen. Lasterketan parte hartzearekin bat, txip horia oparitzen zuten. Guztira 20 euro, kontuan izanda dendan 18 edo 20 euro balio duela, uste dut pena merezi izan zuela Kontxara hurbiltzea. Gainera berotan aldatzeko aukera eta lasterketa amaitzean dutxa beroa + salda + txistorra + anoa + sari ezberdinen zozketa (Loreak Mendiakeko arropak, kafetera bat, afari bat eta Andaluziara bi pertsonentzako bidaia). Zoritxarrez ez zitzaidan ezer tokatu. Horrek bi gauza adierazi dezake: gaztelaniaz esaten den bezala “Afortunado en el juego…” -honaino irakur dezaket- edo hemendik 4 egunetara zorte hobeago izan dezakedala.


Eguraldi aldetik aitortu behar dut hasieran zeuden osagaiak egon arren nahiko ona egin zigun korrikan aritzeko hondartzan. Gu hasi baino ordu laurden lehenago umeen txanda izan zen. Momentu horretan nagusiok Atletico San Sebastianeko egoitzaren barruan geunden. Handik atera ginenean Concha zurituta zegoen erori zen txingorrarengatik!!! Pentsa zenbat sufritu behar izan zuten umeek. Beraz, horregatik diot zortea izan genuela eguraldiarekin.


Oro har, atzoko egunarekin, gogorra izan arren, pozik amaitu nuen. Azterketak goizean eta lasterketa arratsaldean. Gauean afaria etxean goxo-goxo eta berotan eta gauerdirako ohera. Egun borobila 🙂

Bero-bero dago itsasoa!

Urte batzuk dira irailean ez nintzela kantauri itsasoan bainatzen. Azken aldia Donostiako Klub Nautikoko igeriketa zeharkaldian izan zen, iraileko bigarren astebukaeran izaten dena.


Atzo iparraldera joan nintzen arratsalde pasa, nengoen tokitik hurbil zegoen eta aprobetxatu beharra zegoen. Lapurdiko Getaria ikusi nahi nuen. Ingurua ezagutu, baina herrira joan aurretik Bidarteko hondartzan pasa nuen pare bat ordu. Aipatzen dute hegoaldeko euskal kostako hondartzak eta iparraldekoak ezberdinak direla. Beno momentuz bakarra zapaldu dut eta hori horrela dela esan dezaket. Hegoaldean ohituta gaude hondartzak areazkoak izatera. Bidartekoa hondartza mixto bat dela esan dezaket, hots, area badauka baina harria ere. Hala ere, oso ondo dago arratsalde pasa egoteko iraileko egun batean: kotxea aparkatzeko tokia, jende askorik ez, leku ikusgarria…


Gainera atzoko baldintza klimatikoek lagundu zuten arratsaldea ona izan zedin. Tenperatura beroak agian eguzkipean egoteko baina ura… ura bero zegoen! Beno, 22 gradutan Andoni Aizpuruk esan zuen bezala ordu batzuk lehenago ETB1eko eguraldi iragarpenean… baina ur freskoak atsegin zaizkion batentzat ura bero zegoen! Ta olatuen egoerak bainua perfektua izan zedin lagundu zuen. Metro eta erdiko altuerakoak. Uste dut inoiz ez naizela bainatu itsasoan horrelako olatu motekin. Ertzetik nahiko hurbil apurtzen ziren. Dibertitu nintzen hauek harrapatzen saiatuz, hori bai, surf taula gabe.


Badirudi, aurreko urteekin konparatuz gero eta batez ere uztail-abuztua hilabeteekin alderatuz gero, eguraldi ona egingo duela. Aprobetxatu beharko dugu eta kosta inguruan bagabiltza hondartzara hurbilduko gara bainu bat edo beste ematera. Oñatin bagaude aldiz, Usakoko inguru berdeetara joango naiz (again uren tenperatura baxuek toki honetan ez didate ausardia nahikoa emango bainu bat emateko baina atsalde goxo bat gerizpean egoteko balioko dit).

2011ko denboraldi berria

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Otsail amaieran
duatloi eta triatloi denboraldi berriari ekin genion Euskal Autonomia
Erkidegoan. Hilabete ere ez da pasa Euskal-Nafar duatloi zirkuituko lehenengo
probatik eta jada zerbitzari bat hamaika saltsatan murgilduta egon da. Eta
oraindik falta dena.

Entrenamenduei
dagokienez aurten blog honetan aipatu bezala ez daukadanez kirol aspektuan
helburu finkorik lasaiago aritzen naiz. Denboraldiko lehen bizikleta irteerak
otsail amaieran egin nituen Oñatiko Triatloi Taldeko entrenamendu arropa
berriekin. Gustura sentitu nintzen lehen irteeratan. Bi ordu inguruko saioak
eta bizikletaren gainean disfrutatzeko paradarekin.

Lasterketei
dagokionez otsaileko azken astebukaeran bi lasterketa izan genituen Bizkaian.
Lehena eta denboraldia irekitzen zuena Euskal Autonomia Erkidegoan Mungiako
duatloia izan zen. Bertan komunikabide bezala aritu nintzen. Argazki kamara
eraman eta lasterketetan sortzen den giro berezi hori aprobetxatuz zenbait
argazki atera nituen. Ez genuen izan eguraldiarekin suerte handirik, egun
guztian zehar euria goitik behera. Argazki onak ateratzeko zailtasun ugari eta
hala ere zenbait argazki polit atera zitzaizkidan. Ondo pasa genuen. Hurrengo
egunean Barakaldoko duatloia. Bilbo inguru hartan ofizial bezala aritzea tokatu
zitzaigun. Astebukaera luze eta gogorra izan zen baina eraman nuen sentsazio
onak inork gutxik kenduko dizkit.

Martxoko
lehenengo astebukaeran lasterketarik ez ziren egon baina pasa den astebukaerako
igandean, martxoaren 12an, bi lasterketa ospatzen ziren Euskal Herrian eta biak
Euskadiko txapelketak ziren. Bizkaiko Basauriko herrian distantzia motzeko
duatloia. Pirinioetan Izaban neguko triatloia. Bigarren lasterketa hartara joan
nintzen kasu honetan ofizial bezala lan egitera. Ikusgarria eta esperientzia
berri bat poltsikorako. Gainera Nafarroara joatea horrelako gauzetara gehienetan
berezia izaten da. Gustura asko joaten da hara antolakuntzek duten filosofia
asko laguntzen dutelako kirola sustatzen.

Hori izan da gertatu
den guztia kirol mundu honetan Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez eta nire
ikuspuntutik. Geratzen zaiguna ez dauka garrantzia gutxiago eta oso
interesgarria dator hemendik aste santu bitarteko epea.

Hasteko larunbat
honetan Oñatiko XX. Duatloia ospatuko da. Euskadiko txapelketa distantzia
motzeko duatloia eta euskal-nafar duatloi zirkuiturako puntuagarria. 400
duatleta irteera lerroan (dauden bideak izena emateko itxi egin dira). Eta
beste urte batez 40 kide baino gehiagoko talde bat guzti honen atzean mimoz
antolatzen guztia ondo ateratzeko. Zita arratsaldeko 15:30etan. Kirol hau
gustuko duen oro gonbidatua dago ikuskizun hau ikustera, gainera Ainhoa Murua,
Ana Casares, Nicolas Capoferri edo Laurent Galinier goi mailako kirolarien
parte hartzea ziurtatua dago.

Datorren astean,
larunbatean, Durangoko5. duatloia ospatuko da. Nafarroan ez dago herri hau
baina beti gustura hurbiltzen da Durangora antolakuntza ere kirolarian eta doan
publikoan pentsatzen duelako. Oraindik ez dakit zelan ariko naizen (prentsa,
ofizial edo publiko) baina Durango ingurura hurbilduko naizela argi daukat.

Apirilaren 3an
Egesibar ibarreko duatloia. Erlojuz kontrako proba eta sprint distantzian. Iaz
distantzia motzekoa izan zen eta bizikletan bata bestearen atzetik ezin
zitekeen joan. Asko gustatu zitzaidan proba eta gainera Nafarroan dagoen
Sarriguren herrian ospatzen da. Arrazoi bat gehiago paraje hauetara hurbiltzeko.

Apirilaren 16ra
arte deskantsatu egingo dut eta orduan ospatuko da Euskadiko txapelketa
distantzia luzeko duatloian Arrigorriagan. Durango eta Nafarroa bezala,
Arrigorriagako antolakuntza ere oso gustuko dut asko pentsatzen dutelako
kirolarian eta hara hurbilduko naiz. Aste horretan bertan jakingo dut zer
lanetan ariko naizen Bizkaiko herri hartan.

Galderak, galderak, galderak

Gau batean lagun
batekin azterketa baterako ikasten geundela hainbat galdera etorri zaizkidan
burura:

Euskalduna
izateko eta sentitzeko euskaraz jakin behar da? Euskalduna sentitzen den
norbait ez badaki euskaraz euskalduna al da? Euskal telebistan lan egiten duen
norbaitek euskaraz ez badaki Ez Euskal telebista bilakatzen al da? Zergatik
hainbeste polemika gure agintariek egingo duten bi galderengatik? Hain txarra
al da herriak parte har dezala politika munduan? Eta bukatzeko, nolatan
bururatzen zaizkita horrelako galderak erantzun bakar bat ez dutenak izaten
badira?

Azkeni finean
bizitza honetan galderak egiteko eta erantzuteko gaude, azterketetan bezala.