Etiketa honen artxiboa: gipuzkoa

Gabonak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Urtea amaitzeko gero eta gutxiago falta da.
Gaur unibertsitatean eta eskoletan ikasle askok oporrak hartuko ditugu (batzuk
hartuta izango dute jada). Familia giroan igarotzeko eta urteari errepasoa
emateko garaia iritsi da.

Oraindik klase bat falta zait oporrak
hartzeko, seiretan hasiko da nire neguko oporraldia. Hamaika plan gauzatzeko
ditut bi aste eta erdi luzeetan.

Bihar eta etzi Olentzeroren jaitsierarekin
familiaren afaldu eta bazkalduko dut. Hori bai 24ko goizean korrika egingo dut
(etxetik Olatera joan eta etorri) eta ostiral goizean Donostiara joango naiz amarekin
batera Kontxan 200 metroko igeri zeharkaldi batean parte hartzera (zita
eguerdiko 12tan da eta Gipuzkoako odol-emaileen elkartearen aldeko ekintza
solidario bat izango da. Guztiok gonbidatuta zaudete!).

Larunbatean goizean Tolosara igeriketa epaile
lanetan aritzeko birziklapen ikastaro batera eta arratsaldean Donostiara
Kontxako hondartzako krosean parte hartzera (4 km.-ko luzera izango du eta
izen ematea dohainik izango da).

Ia astebete igaroko da gabon zahar gaua iritsi
arte. Egun horretan Beasaineko San Silvestrean parte hartuko dut goizean eta
arratsaldean herriko kaleetan zehar korrika arituko diren kirolariei animatzen
egongo naiz. Hurrengo egunean bizikleta hartuko dut eta kostaldeko bira egingo
dut. Eta urtarrilaren 3an igandean, Gaztela Leonera joango naiz, Valladolid-eko
probintzian kokatua dagoen Peñafiel hirira hain zuzen ere.

Opor politak ditut aurretik, ea ongi aprobetxatzen ditudan.

Literatur lehiaketak


Ez dakit zer gertatzen den
baina ikasturte berriarekin batera eta zuhaitzetako hostoak erortzen
hasten direnean literatur lehiaketak hazi egiten diren garai batean
bizi gara.

Hurrengo lehiaketak, lanak
emateko epearen arabera daude kronologiko ordenatua:

Animatu eta parte hartu!!!

Finisher 107


Kioskoan badago aldizkari bat
nire eskuetara iristen denean noizean behin aste erdi irauten didala
hasten naizenetik irakurtzen amaierara arte. Finisher
aldizkari da hori. Triatloiari buruz hitz egiten duen aldizkaririk
onenetako dugu gaur egun. Sport life aldizkariak ere urtero
berezi bat ateratzen du triatloi munduari buruz oso ondo egoten dena
baita ere.

Baina oraingoan Finisher
aldizkariari buruz hitz egitera nator. Hilabete honetan, azaroan,
Challenge Maresme-ko kronika dakar (Calellan urriaren 4ean ospatu zen
Iron Man distantziako lasterketa). Oso ondo dago egina eta sorpresa
polit bat aurkitu nuen bertan. Lau orrialde dira argazki eta
testuekin. Hirugarren orrialdean bi istorio pertsonal ekartzen dute
famatu ez diren bi triatleten eskutik. Bigarren istorioak hunkitu dit
gehien. Jon Axeinok, Beasaingo Trigoi Triatloi Taldeko kidea, bere
kronika pertsonala idazten du Calellan bizitako esperientziaz. Zortea
izan nuen horrelako pertsona izugarri bat ezagutzeko urriko egun
haietan. Horrelako pertsonek bai merezi dutela beste askok baino
gehiago txalo bero bat eta lehena bezalako harrera ematea helmugan.

Aldizkari honi esker ere
motibatu egiten naiz. Triatloi munduan gertatzen diren lasterketei
buruz irakurtzerakoan hamaika aldiz identifikatuta sentitzen naiz
istorio askorekin eta horrek aurrera egitea bultzatzen dit. Askotan
esan diot nire buruari aldizkari honetan irakurritakoa ere niri
gertatu zaidala.

Triatloia gustuko baduzue,
aldizkari hau gustura irakurriko duzue.

EHUko udako ikastaroetan

Egun hauetan Donostian nago. Euskal
Herriko Unibertsitateak antolatutako udako ikastaro batean parte
hartzen ari naiz. Aukeratu dudan ikastaroa Gerra zibila euskal
literaturari buruzkoa da. Alde batetik gure historian egon den
gertakaririk nagusiena eta beste alde batetik literatura, gustuko
ditudan bi mundu.

Egia esateko asko disfrutatzen ari naiz
nire egonaldiaz Gipuzkoako hiriburuan. Aitortu behar dut hiria oso
turistikoa iruditzen zaidala baina urtean egun batzuk etortzeko eta
inguratzen didan munduaz deskonektatu nahi badut toki egokia da.

Atzo izan genuen lehenengo jardunaldia.
Aurreneko hitzaldian Jon Kortazar izan genuen 1937tik 2007ra arte
Gerra zibila ardatz bezala hartuz idatzitakoari buruz azalpen bat
ematen. Garai ezberdinak eta estilo ezberdinei buruz hitz egin digu.
Hurrengoa hizketan Ana Toledo izan zen eta bertan sakon jorratu zuen
1964ra arte gerra ostean euskal literaturak emandako guztia. Noski
urte askotan hutsune nabaria egon zela azpimarratu zuen. Eta
amaitzeko Jean Haritschelhar egon zen Iparraldean euskal literaturan
gertatu zenari buruz hitz egiten.

Gaur beste hiru hitzaldi izango ditugu
eta jardunaldiak bihar amaituko ditugu eguerdi aldera. Aukera izaten
ari naiz twitter bidez behin edo beste nire inpresioak jardunaldi
hauei buruz eta ongi pasatzen ari naizela azpimarratu behar dut. Alde
batetik dinamikoagoa egiten ari naiz nire egonaldia eta aisialdi
ugari izan arren ez daukat betarik aspertzeko: goizetan Miramarreko
jauregian jardunaldian, eguerdian hondartzara eguraldiak laguntzen
badu (astelehen arratsaldean iritsi nintzen eta Donostian ez zegoen
batere girorik, ordubete lehenago Lizarra inguruan egon nintzen
lanean eta han kiskali egiten ginen eguzkipean 30 gradutara),
lagunekin bildu, Donostiatik paseatu…

Bihar amaitzen dela aipatu dut goian.
Pena emango dit pixka bat eta faltan botako dut ikasturtean zehar
egun hauek baina nire naturara itzultzeko ordua iritsiko zait. Hala
ere azpimarratu behar dut uztail honetan asko gozatzen ari naizela
nagoen tokian egonda ere. San Ferminetan egon nintzen eta izugarri
ongi pasa nuen, Donostian ere ez nago batere gaizki (eta hori
hondartzak ez didala grazia askorik egiten) eta eguraldi ona egin
arren beroak ez dit kalte asko eragiten.

Disfrutatzen jarraituko dut beraz udara
honetan eta twitter bidez horren berri izango duzue. Tamalez blogean
egoteak lan gehiago eskatzen didalako eta askotan ez naiz heltzen hau
eguneratzea, baina saiatzen naiz ahal dudana egiten.

World Cafe 09

Gaur goizean Donostiako kursaalean izan
naiz Euskadi irratiak antolatutako World café 09 barruan.
Esperientzia polita eta erakargarria iruditu zait. Jorratu dugun gaia
zelan uste dugun ikusten gaituztela kanpotik euskaldunoi izan da.

Kafe bat hartzen genuen bitartean eta
moderatzaile batek lagunduta hogei minutuko hiru saio izan ditugu.
Saiotik saiora lekuz aldatu behar genuen. Ondoren bukaeran aulkia eta
kikara eramateko aukera izan dugu (jendeak mahaiak eta guzti eraman
ditu).

Izandako esperientziaren arabera
ondorio batzuk ateratzeko gaitasunak izan ditut. Uste dut Euskal
Herrian bizi dugunok nahiko argi daukagula zer irudi ematen duten
hedabideek hemendik at. Ustez margotzen dutena eta errealitatea oso
distortsionatuta dago eta benetan gure irudi bat izateko lurralde hau
lehen pertsonan ezagutu behar da.

Bigarren ondorio bat eta gehien harritu
nauena jendearen hizketarako gogoa izan da. Han elkartu gara Euskal
Herriko hainbat txokotatik hurbildutako jendea, ez genuena batere
elkar ezagutzen eta lotsa gabe kafe baten aurrean gai honi buruz hitz
egiten aritu gara ikara gabe. Nahiko harrigarria eta bitxia iruditu
zait pentsatzen dugulako euskaldunok nahiko itxiak garela zentzu
honetan. Baina aldi berean nahiko positiboa iruditu zait, horrelako
ekintzek erakusten dutelako guztiz kontrakoa itxitasun mito horri
buruz.

Eta azken ondorio bat izan da politika
gure bizitzan oso sartuta dagoela. Uste duguna baino gehiago eta
agian batzuetan gehiegi.

Baina hasieran esan dudanari buruz, oso
gustura aritu naiz. Jende berria ezagutzeko aukera ez izan arren (20
minututan ez duelako horretarako denbora ematen), gai konplexu bati
buruz hitz egiteko parada izan dudalako normalean nire ingurutik at
dagoen jendearekin.

Horregatik jendeari ahal baldin badu,
horrelako foroetan parte hartzera animatzen diet.

Durangoko III. duatloia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gaur arratsaldeko
lauretan Durangoko III. duatloia ospatuko da. Zorionez mundu honetan hasi
nintzenean duatloi hau ere jaio zen eta horrenbestez hirugarren edizioa izango
da parte hartzen dudana.

Denboraldia
aurrera doa. Dagoeneko lau proba gauzatu ditut (Barakaldo, Mungia, Basauri eta
Oñati) eta lauretan emaitza positibo bat atera dut. Denboraldiko hilabete
erabakigarrienaren eta zailenaren aurrean nago, apirila. Hilabete bukaeran
Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia ospatuko da eta bertan parte hartuko
dut hiru eta erditik behera jaisteko esperantzarekin.

Tartean aste
santuak izango ditugu. Horrelakoetan nire entrenamenduek kalitatez eta
errendimenduz jaisten dira (zeregin asko izaten ditudalako tarteko), baina
aurten motibatuta nago eta hori ez dela gertatuko espero dut. Arrigorriagara
ehuneko ehunean iritsiko naiz.

Gaurko duatloia
nire sasoia ikusteko balioko dit. Nahiko gogorra da eta emaitza onak ateratzeko
nahiko sasoi onean egon behar da. Korrikako azken zatian egon daiteke klabea
baina orokorrean proba guztiak maila altu bat eskatzen du.

Eguraldia lagun badugu emaitza onak lortzea espero dut.

Minduta

Minduta nago bi
arrazoiengatik. Bata Euskadiko Triatloi federazioarekin eta bestea Zarautzeko
triatloiko antolatzaileekin.

Lehenengoarekin
esan zutelako igandean Gasteizen jokatu zen Espainiako autonomien arteko duatloi
txapelketara euskadiko zirkuituan zeudenen artean zortzi pertsona joango ziren
kategoria bakoitzeko. Hori horrela izanik Oñatiko Triatloi Taldeko hiru
pertsona sailkatuta geunden lasterketa horretan aritzeko (kirol honetan pasioarengatik
aritzen den batentzat amets bat).

Astelehena 16ra
arte ez zuten esan zeintzuk ziren aukeratuak eta hara, sorpresa! Bakarrik
zortzi joan zitezkeen. Ados hanka sartu egin zirela. Guztiok gara gizakiak eta
gaizki ulertuak izaten ditugu. Baina aldi berean jendearen ilusioarekin jolastu
dute eta hori onartezina da gainera ez dutenean barkamenik eskatu ezta
eskusarik aurkeztu ere.

Daukagun
federazioak arazo bat dauka, ez duela autokritikarik egiten. Nire ustez noizean
behin autokritikaren bat publikora egitea umiltasuna erakusten du. Egin behar
dira horrelakoak, baina daukagun federazioak ez du egiten. Guztiz kontrakoa
egiten du, hamaika laudorio jartzen dizkio bere buruari. Presidenteak esan zuen
epaileen ikastaro baten estatuko inbidia direla epaile mailan (eta hurrengo
egunean boxesetan inor sartu ezin daitekeenean itxita daudelako korrikalari bat
sartzen uzten diote, eta gero estatuko onenak dira…).

Oso haserre gaude
eta zaila egingo zaigu ahaztea gertatutakoa.

Beste alde
batetik Zarautzeko triatloian parte hartzekoa nintzen baina ez dakit zein
sistema erabili duten aurten parte hartzaileak nortzuk izango diren
erabakitzeko. Minduta nago kanpoan geratu naizelako baina gustatuko litzaidake
jakitea erabilitako sistema (zozketa, “a dedo”…). Hori argitzea antolatzaileen
lana izan beharko litzateke baina autokritikarako gogo gutxi dugunez lurralde
honetan batek bilatu beharko ditu airean geratzen diren galderei.

Baina zorionez
beti aurkitzen ditugu igandean Lekunberrin jokatutako probak bezalakoak. Lekunberriko
legoan izan nintzen. Zortzi euro ordaindu, lasterketa gogor bat (gogorrago egin
zitekeen baina orduan askok atzera egingo zuten, kar, kar, kar), dutxa beroak
eta amaitzeko luntx izugarri bat. Iaz euria egin zigun baina aurtengo
eguraldiarekin Lekunberriko legoa arrakastatsua izan da.

Nire zorionik beroenak Lekunberriko legoako antolatzaileei.

Hauteskunde eguna

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Atzokoa oso egun
gogorra egin zitzaidan. 2009ko Eusko legebiltzarrerako hauteskunde eguna lan
egun bezala gogoratuko dut. IPSOS-Consulting enpresarako aritu nintzen
hautesleku batetan inkesta bat egiten hauteskundetako emaitzak aurreikusteko
eta ondoren kontaketa batean egon nintzen lan jardunaldia bukatzeko.

Nire lan eguna
goizeko zortzi eta erdietan hasi zen. Legazpiko Haztegi ikastolan tokatu
zitzaidan inkesta burutzea. Lehenik eta behin nire burua aurkeztea tokatu
zitzaidan nire mahaiko lehendakariari eta bederatzietatik hamabiak arte
inkestak egiten aritu nintzen eraikinaren kanpoaldean. Ordu erdiko deskantsu
bat eta berdina hirurak arte. Gero bazkaltzera Oñatira itzuli nintzen. Lau
terdietatik zazpiak laurden gutxietara berriro inkestak egitera eta gaueko
zortzietan kontaketan egotera Madrilera datuak bidaltzeko.

Ez zen izan lan
erraza. Jendeak bizi dugun egoeran beldur asko dauka bere botoa publikoki
esateko, tamalgarria da baina errealitatea horrelakoa da. Inkesta guztiz
anonimoa zen, soilik ze partiduri eman zioten botoa galdetzen nuen. Era
guztietako aitzakiak aditu nituen egun guztian zehar.

Baina ez nintzen
desmoralizatu eta agian ekainaren 7an berriro egingo dut lan enpresa
berarentzat. Asko gustatu zitzaidan beste era horretara aritzea hauteskunde
egun batean.

Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua…).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**

12 hilabete, 12 lasterketa XI

Azaroa. Donostiako XXXI. maratoia.

Iritsi zen maratoiaren hilabetea. Egun
txarrak eta egun onak izan nituen. Baina maratoiaren astea… oso
berezia izan zen. Uda igaro ostean denbora guztian data hori
itxaroten eta denboraldiko lehenengo fronte txarra eguraldiaren
aldetik noiz eta nik gutxien nahi nuen astean. Baina beno banekien
lanak ongi nituela eginda eta aurre egin nion baldintza klimatikoei.

Lasterketa eguna ere ez zen izan oso
ona korrika egiteko baina nire helburua betetzea lortu nuen: maratoia
bukatzea. Oso pozik bukatu nuen, azkeneko kilometroak hegan eginez
eta berriro errepikatzeko gogoarekin, hori bai helburua gorago
jarriaz (3h 15 min. agian) eta gehiago eta serioago prestatuz.

Baina momentuz egindakoarekin geratuko
naiz, 22 urte ditudala bakarrik eta beste maratoi batean pentsatzeko
astia izango dudala iruditzen zait.

Zein izango den hurrengo pausua?
Momentuz datorren urtean duatloi eta triatloi luzeak egitea
(Arrigorriaga, Zarautz eta Gasteiz) azken urtea baita 23 urtez
azpikoen kategorian eta momentua aprobetxatu egin behar da.

Donostiako XXXI. maratoia.
2008-11-30. 42,195 km.

Postua: 1384 Denbora: 3:25:12