World Cafe 09

Gaur goizean Donostiako kursaalean izan
naiz Euskadi irratiak antolatutako World café 09 barruan.
Esperientzia polita eta erakargarria iruditu zait. Jorratu dugun gaia
zelan uste dugun ikusten gaituztela kanpotik euskaldunoi izan da.

Kafe bat hartzen genuen bitartean eta
moderatzaile batek lagunduta hogei minutuko hiru saio izan ditugu.
Saiotik saiora lekuz aldatu behar genuen. Ondoren bukaeran aulkia eta
kikara eramateko aukera izan dugu (jendeak mahaiak eta guzti eraman
ditu).

Izandako esperientziaren arabera
ondorio batzuk ateratzeko gaitasunak izan ditut. Uste dut Euskal
Herrian bizi dugunok nahiko argi daukagula zer irudi ematen duten
hedabideek hemendik at. Ustez margotzen dutena eta errealitatea oso
distortsionatuta dago eta benetan gure irudi bat izateko lurralde hau
lehen pertsonan ezagutu behar da.

Bigarren ondorio bat eta gehien harritu
nauena jendearen hizketarako gogoa izan da. Han elkartu gara Euskal
Herriko hainbat txokotatik hurbildutako jendea, ez genuena batere
elkar ezagutzen eta lotsa gabe kafe baten aurrean gai honi buruz hitz
egiten aritu gara ikara gabe. Nahiko harrigarria eta bitxia iruditu
zait pentsatzen dugulako euskaldunok nahiko itxiak garela zentzu
honetan. Baina aldi berean nahiko positiboa iruditu zait, horrelako
ekintzek erakusten dutelako guztiz kontrakoa itxitasun mito horri
buruz.

Eta azken ondorio bat izan da politika
gure bizitzan oso sartuta dagoela. Uste duguna baino gehiago eta
agian batzuetan gehiegi.

Baina hasieran esan dudanari buruz, oso
gustura aritu naiz. Jende berria ezagutzeko aukera ez izan arren (20
minututan ez duelako horretarako denbora ematen), gai konplexu bati
buruz hitz egiteko parada izan dudalako normalean nire ingurutik at
dagoen jendearekin.

Horregatik jendeari ahal baldin badu,
horrelako foroetan parte hartzera animatzen diet.

2 iruzkin “World Cafe 09” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude