Etiketa honen artxiboa: araba

Literatur lehiaketak


Ez dakit zer gertatzen den
baina ikasturte berriarekin batera eta zuhaitzetako hostoak erortzen
hasten direnean literatur lehiaketak hazi egiten diren garai batean
bizi gara.

Hurrengo lehiaketak, lanak
emateko epearen arabera daude kronologiko ordenatua:

Animatu eta parte hartu!!!

Arabatakada 2009

Gaur ostirala,
maiatzak 22, 2009ko Arabatakada jaia ospatuko da. Euskal Herriko
Unibertsitateko Arabako kanpuseko ikasleen jaia. Kontzertuak, herri bazkariak
eta juerga batuko dira aurten berriro ere eta bigarren aldiz Mendizabalako
inguruetan.

Aurten jaia
desberdina izango da. Ohiturari jarraituz ostegunean izan behar zen baina
maiatzaren 21eko grebarekin ez koinziditzeko eta kontuan hartuz lehengo astean
inposiblea izan zela gauzatzea Azkena Rock Festivala gauzatu zelako leku
berean, antolatzaileek ostiralera igarotzea erabaki dute unibertsitate ikasleek
itxaroten duten urteko egun berezienetarikoari. Ikasle askok aprobetxatuko
zuten iada asteazkenean etxera itzultzeko eta beste asko ez direnak ikasleak
kontzertuetara etortzeko aprobetxatuko dute, baina hala ere izugarrizko jai
giroa egongo da eta Gasteizeko juergak berriro izango du bere fama ona
erakusteko aukera.

Beti izaten da
polita eta dibertigarria kalera gauetan lagunekin irtetea, batez ere
ostegunetan, baina egun horretako giro berezia izaten da eta jai giroa
bero-bero egoten da. Egun ona izaten da jaiaz aprobetxatzeko eta egun ahaztezin
bat bizitzeko.

Egun honetaz aprobetxatzeko gonbidatzen dizuet. Ondo pasa eta elkar ikusiko
gara Mendizabalan!

Ikuspuntu desberdinak, sentimendu desberdinak

Azken bi aste hauetan gauza arraro bat gertatu zitzaidan eta aldi berean
oso ederra. Leku batean nengoela hitzik gabe geratu nintzen momentu hura
deskribatzerakoan.

Lehen aldia orain dela bi aste izan zen. Maiatzaren seiko gauean
itxialdia egin genuen Letren fakultatean asanblada bat egiteko. Bertan gure
fakultateari buruzko gaiei buruz eztabaidatu genuen. Ordu txikitan amaitu
genuen guztia (asanblada eta gure arteko jai txiki bat kantautore batekin).
Bostak inguru izango ziren eta jendea lotara joan zen. Ni idazten geratu
nintzen pasiloan zegoen aulki batean, argia utzi ziguten sarreran eta hura
aprobetxatzen nuen nire zeregina gauzatzeko. Oso bitxia guztia eta inoiz
errepikatuko ez zen situazio bat. Paseo bat ematea otu zitzaidan eta hori
egiten ari nintzela hain pozik sentitzen nintzen hitzik gabe geratu nintzela
situazio hura deskribatzeko.

Bigarren aldia lehengo asteazkenean izan zen. Boikota egitea otu
zitzaidan Errege Kopako finalari eta partida gauzatzen zen bitartean Gasteizeko
ikasle pisu bateko sukaldean nengoen klasekide batekin solasean. Solasaldi
hartan ere pentsatzen nuen bitartean nola eta non nengoen hitzik gabe geratu
nintzen situazio hura deskribatzeko. Hain zen handia nire poza gau hartan alternatiba
hura aurkitzeagatik eta ez kutsatzeagatik futbol gaixotasunarengatik hitzik
gabe geratu nintzela nire sentimenduak adierazteko.

Pozik bazaude eta bizitzen ari zaren situazioa
deskribaezina bada hitzik gabe geratzen zarelako, aprobetxatu momentu hori
agian etorkizunean errepikaezina izan daitekeelako. Mundu honetan hori oso
ederra da.

4 urte

Gaur, 2009ko
maiatzaren 18a, 4 urte bete ditut goiena.net-eko blog komunitatean nire lehen
artikulua idatzi nuenetik. Gogora etortzen zait Lor euskal taldearen Zure
doinuaren kantaren hasiera: Euri asko egin du neska, lehenengo laztanetik…
Balada tristea baina kantu bakoitzari gertatzen zaion bezala, pertsonaren
arabera esanahia aldatu egiten zaio. Niri kanta horrek oroitzapen onak ekartzen
dizkit baina aurrera begiratzeko indarrak ere ematen dizkit.

Euri asko egin du
lehenengo artikulu horretatik. Garai onak eta ez hain onak bizi izan ditut lau
urte hauetan. Lau uda pasa ditut lanean Lizarra inguruan. Selektibitateko
probekin hasi nuen ibilbide hau eta orain unibertsitatean nago historia
ikasten. Kirol lehiaketa ugaritan parte hartu dut. Aloñako bi igoera,
Arrigorriagako distantzia luzeko bi duatloi (bietan hirugarren postua
lortuta)… Bidaia garrantzitsuak ere burutu ditut denbora tarte horretan: Done
Jakue bidea, Lisboara egindako 2008ko udaberrian, aurtengo otsailean
Budapestera joan nintzen astebete…

Artikulu bat
aukeratu beharko banu ezingo nuke hori egin. Guztiak hartu beharko nituzke bere
osotasunean baloratzeko. Guztiak izan dira garrantzitsuak. Baliteke batzuk
beste batzuk baino hobeagoak izatea baina guztietan izan dut sentsazioa idazten
nuen bitartean zerbait esaten ari nintzela.

Agian garairik
bereziena azken hilabete hauetan izan zen beste goiena.net blog komunitateko
beste blogari bati omenaldi txiki bat egin nionean izan da. Hark izandako ideia
jarraitu nuen, hain zuzen ere, maratoira begira egindako jarraipen berezi bat
egitea.

Horregatik sartu
nintzen mundu honetan. Uste nuelako zerbait nuela esateko munduari. Hemeretzi
urteko gazte baten ikuspuntua egunero ematea zen nire helburua. Inguratzen
zidanaren berri ematen nuen. Hemeretzi urteko mutil gazte hura hogeita hiru
urteko gizona bilakatu da. Ikuspuntuak, ideiak… aldatu zaizkit baina idazteko
gogoa inoiz baino handiagoa da.

GOTBn botatako
saio bati esker jakin nuen blogen inguruan lehen aldiz. Ideia nagusia gustatu
zitzaidan eta aste batzuetara goiena.net blog komunitatean blog propioa nuen.
Uste dut inoiz ez dela berandu hasteko eta hemendik jende guztiari animatzen
diot euskal blogosfera haztera eta beraien bloga abiarazteko. Beldurrik ez izan
eta animatu interneteko komunitaterik interesgarrienetako batean parte hartzea.

4 urte izan dira,
espero beste lautan jarraitzea gutxienez. Gaurkoa egun berezia da, ez soilik
urtemugarengatik, eta hau primizia bat da irakurleentzat, lehen aldiz nire
bizitzan literatur lehiaketa batean sari bat emango didatelako. Gaur Euskal
Herriko Unibertsitateko Arabako kanpuseko Letren fakultatean Galiziar letren
eguna ospatzen da eta bertako arduradunek literatur lehiaketa bat antolatu
zuten. Bertan parte hartu nuen eta euskarako sailean irabazlea irten naiz.
Beraz gaur letra idatziek ematen didaten poza bikoitza dela esan dezaket.

Finlandia, Power Point-aren inperioa!

Gure fakultateko airean tentsioa sumatzen da. Ikasle talde bat, astelehenero EHUko Arabako kanpuseko letren fakultateko sarreran elkartzen gara gure fakultateko gaiei eta arazoei buruz eztabaidatzeko.
Ez gaude oso pozik bizi dugun gaur egungo egoerarekin eta hori asanbladatan nabari egiten da. Irakasle batek aipatu zuen Finlandiako eredua oso ona zela (harrigarria badirudi ere irakasleren bat edo beste azaltzen agertzen da asanbladara) eta esaldi horren harira ikasle batek aipatu zuen hemen probokatzen gaituztela eta horregatik dugula borroka egiteko eta mobilizatzeko joera, eta han berriz, klaseetan dena eginda ematen dizkietela eta horregatik ez dutela zarata handirik ateratzen. Finlandia Power Point-aren inperioa dela azpimarratu zuen ikasle honek. Klase guztiak Power Point-a zuten protagonista nagusi.
Hein batean arrazoia zuen Power Point-ak erabiltzerakoan gure klaseetan agian ikasleen pentsatzeko erak mugatu egiten dutela. Ikasle askok uste dute irakasle batek Power Point-ean ematen dituenean klasean aipatutako hori ukitu ezina dela eta ez dela gehiago sakondu behar.
Potentzial izugarria dugu pertsonok pentsatzeko eta teknologia berriak erabili behar ditugu gure alde, ez gure kontra. Hau da beti kritikoak izan behar gara eta inoiz ez konformistak. Hori guztiagatik aldarrikatu nahi dut hemendik Power Point-ak ez direla aldaezinak eta gehiago pentsatu beharko genukeela.
P.d. Ados nago hamaika irakasle tipo dagoela eta hamaika power point desberdin daude. Batzuk hobeagoak izango

Kafea hartzeko

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

… gaur egungo
prezioekin bi aukera izaten ditut nire ekonomiaren ikuspegitik: edo etxean edo
kanpuseko pabiloian. Ohikoena horietako bat aukeratzea izaten da baina besterik
ez daukadanean eta cd aukeraz baliatzen naizenean, ordaintzerakoan gehienetan
harritu egiten naiz, ikuspegi negatibo batetik.

Normalean kafe
hutsa eskatzen dut. Ohiko tabernetan euro batetik gora kobratzen didate. Prezio
erreala (tabernariari kostatzen zaiona) ziur nago erdia baino gutxiago dela
(hau da ziur nago 50 xentimo baino gutxiago kostatzen dela kafe huts bat
egiteak. Kontutan izanda lan-eskua, uraren prezioa, kafearen prezioa…).

Honek gogoeta bat
egitera bultzatzen dit. Prezio hauekin ez dute batere erakartzen bezeroak
tabernetan kontsumitzera. Aldiz EHUko Arabako kanpuseko pabiloian kafe
amerikarrak 85 xentimo balio du, hutsak 75 eta 80 xentimo artean.

Anekdota bat
kontatu dezaket afera honi buruz nahiko esanguratsua. Orain dela bi aste aita
ekarri nuen pabiloira. Berak kafesne bat hartu zuen eta nik infusio bat.
Ordaintzerakoan 1.60 euro. Aita zeharo harrituta geratu zen (literalki “Ui! Ze
merkea!” esan zuen). Eta arrazoia zuen. Martxoaren 28an Mungian lagun bati eta
niri kafe huts batengatik eta kafesne batengatik 2.50 euro kobratu ziguten!!!!
Ia-ia euro bat garestiago gauza berdinarengatik!

Gauzak aldatu
behar dira tabernarien munduan bestela kontsumoak behera egingo du eta jendea
bere etxean geratuko da kafeak hartzeko, edateko… Ondorioz kaleak jendez
hustuko dira eta hiri eta herriak duten bizitza mundu honi esker desagertu
egingo da.

Horregatik agian,
tabernari gazteenek batez ere ikusten dudan arabera, aukera berriak ari dira
ematen bezeroei. Beraien eskaintzan wifia, kirol ekitaldiak telebista bidez,
mahai jokoak, lehiaketa anitzak (futbolin, mus, dardo)… sartzen dituzte.
Horrelako ekimenak txalogarriak dira baina baita ere gogoeta bat bultzatu
beharko litzateke eta galdetu zer egin daitekeen kontsumoa areagotzeko.
Gasteizen egiten dira adibidez ostegunetan pintxoa gehi tragoa euro bat.

Berriro diot, gogoeta
sakon bat egin behar du ostalaritzaren sektoreak bestela atzeratuta geldituko
denaren susmoa daukat.

Minduta

Minduta nago bi
arrazoiengatik. Bata Euskadiko Triatloi federazioarekin eta bestea Zarautzeko
triatloiko antolatzaileekin.

Lehenengoarekin
esan zutelako igandean Gasteizen jokatu zen Espainiako autonomien arteko duatloi
txapelketara euskadiko zirkuituan zeudenen artean zortzi pertsona joango ziren
kategoria bakoitzeko. Hori horrela izanik Oñatiko Triatloi Taldeko hiru
pertsona sailkatuta geunden lasterketa horretan aritzeko (kirol honetan pasioarengatik
aritzen den batentzat amets bat).

Astelehena 16ra
arte ez zuten esan zeintzuk ziren aukeratuak eta hara, sorpresa! Bakarrik
zortzi joan zitezkeen. Ados hanka sartu egin zirela. Guztiok gara gizakiak eta
gaizki ulertuak izaten ditugu. Baina aldi berean jendearen ilusioarekin jolastu
dute eta hori onartezina da gainera ez dutenean barkamenik eskatu ezta
eskusarik aurkeztu ere.

Daukagun
federazioak arazo bat dauka, ez duela autokritikarik egiten. Nire ustez noizean
behin autokritikaren bat publikora egitea umiltasuna erakusten du. Egin behar
dira horrelakoak, baina daukagun federazioak ez du egiten. Guztiz kontrakoa
egiten du, hamaika laudorio jartzen dizkio bere buruari. Presidenteak esan zuen
epaileen ikastaro baten estatuko inbidia direla epaile mailan (eta hurrengo
egunean boxesetan inor sartu ezin daitekeenean itxita daudelako korrikalari bat
sartzen uzten diote, eta gero estatuko onenak dira…).

Oso haserre gaude
eta zaila egingo zaigu ahaztea gertatutakoa.

Beste alde
batetik Zarautzeko triatloian parte hartzekoa nintzen baina ez dakit zein
sistema erabili duten aurten parte hartzaileak nortzuk izango diren
erabakitzeko. Minduta nago kanpoan geratu naizelako baina gustatuko litzaidake
jakitea erabilitako sistema (zozketa, “a dedo”…). Hori argitzea antolatzaileen
lana izan beharko litzateke baina autokritikarako gogo gutxi dugunez lurralde
honetan batek bilatu beharko ditu airean geratzen diren galderei.

Baina zorionez
beti aurkitzen ditugu igandean Lekunberrin jokatutako probak bezalakoak. Lekunberriko
legoan izan nintzen. Zortzi euro ordaindu, lasterketa gogor bat (gogorrago egin
zitekeen baina orduan askok atzera egingo zuten, kar, kar, kar), dutxa beroak
eta amaitzeko luntx izugarri bat. Iaz euria egin zigun baina aurtengo
eguraldiarekin Lekunberriko legoa arrakastatsua izan da.

Nire zorionik beroenak Lekunberriko legoako antolatzaileei.

Eneko Llanos triatleta, orain blogari ere bai

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gaur Eneko Llanos
web orrialde berrian sartu naiz. Honen berri Finisher aldizkariaren bitartez
izan nuen bere martxoko zenbakian. Kirol hau jarraitzen dugunontzako aukera
polita da munduko triatleta onenetako baten bizitza nolakoa den jarraitu ahal
izatea.

Pena agian
euskalduna izanda euskaraz ez aurkitu izana bertan dagoena, baina hori agian
etorkizun batetan konpondu daitekeen xehetasun txiki bat da. Gero baita ere
blog-ean sindikatzeko aukerarik ez du ematen, eta parte hartzeko eta
komentarioak uzteko ere ez. Alde horretatik nahiko ahul ikusi dut webgunearen
zati hau, baina lehen esan dudan bezala zati batzuk hobetu daitezke.

Besterik gabe animatu
triatloia maite eta jarraitzen duzuenoi gasteiztar honen web orrialdea
bisitatzea.

Mobiliazazioak fakultatean

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ezerezean geratu
zitekeen notizia batek eztanda bete betean egin du fakultatean eta
mobilizazioak hasi dira. Hori da gertatu dena aste honetan jakitean eusko
jaurlaritzak dekretu bat atera duenean boloniaren prozesuaren baitan esanez 30
ikasle baino gutxiagoko karrerak desagertu behar direla. Ondorioz Arabako
fakultateko lau filologia desagertzeko mehatxupean daude (hispaniar, alemaniar,
frantziar eta klasikotako filologiak hain zuzen ere).

Bat-bateko
notizia hauen aurrean bai ikasleak eta baita irakasleak mobilizatzen hasi dira
dekretu eta neurri honen aurka. Uste dugu hori ez dela bidezkoa eta ez dela
bidea. Protestak jarraituko dute gauzak orain dauden bezala geratu arte eta
jakin arte karrera bat bera ere ez dela egongo desagertzeko zorian.

Atzo presioaren
eta kutsatu den giro mesfidatiaren ondorioz fakultateko dekanotzak urgentziazko
hitzaldi bat eman behar izan zuen bere ikuspuntua emanez. Aipatu zuen ideien
artean errektoreak lau filologia horiek batzea nahi dituela eta negoziatzen ari
direla hori horrela ez gertatzeko.

Filologien
bateratzea, dekano jauna (atzo aipatu nizun) ezin daiteke negoziazio bat izan. Goitik
ezarritako inposaketa bat da eta derrigorrezko inposaketa horien aurrean gure
ezetza argi eta garbi dago, gaur goizean ikusi ahal izan da egondako protestan zu
baita egon zarena.

Protestek
jarraituko dute eta mehatxu hau soilik izeberg-aren punta izan da. Filologiatik
hasi dira baina nork ez du esaten ez dutela jarraituko letretako beste
karreretatik??? Gaur inoiz baino ozenago
eta garbiago esaten diogi Bolonia prozesuari ez.

Obrak, obrak eta obrak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gure fakultatera hurbiltzen garen bakoitzean
(EHUko arabako kanpuseko letren fakultatera hain zuzen ere) obrak nonahi daude
ikusgai. Gure fakultatean, alboko errepidean, fakultate aurreko parkinga
izandako lekuan… Eta hori gutxi balitz zarata ere oso handia da eta askotan
jasan ezina. Orain dela astebete 0.16 gelan klase bat izan nuen eta ordu
laurden lehenago bukatu behar izan genuen norbait zulagailuarekin ari zelako
guretik oso hurbil.

Gaur bi klase ditut. Bata 0.05 klasean eta bestea 0.16 gelan. Hau da,
fakultateko hegal banatan. Ea non egiten duen zarata gutxien eta ea obren
amesgaizto hau lehen bailehen amaitzen den.