Etiketa honen artxiboa: finala

Ikuspuntu desberdinak, sentimendu desberdinak

Azken bi aste hauetan gauza arraro bat gertatu zitzaidan eta aldi berean
oso ederra. Leku batean nengoela hitzik gabe geratu nintzen momentu hura
deskribatzerakoan.

Lehen aldia orain dela bi aste izan zen. Maiatzaren seiko gauean
itxialdia egin genuen Letren fakultatean asanblada bat egiteko. Bertan gure
fakultateari buruzko gaiei buruz eztabaidatu genuen. Ordu txikitan amaitu
genuen guztia (asanblada eta gure arteko jai txiki bat kantautore batekin).
Bostak inguru izango ziren eta jendea lotara joan zen. Ni idazten geratu
nintzen pasiloan zegoen aulki batean, argia utzi ziguten sarreran eta hura
aprobetxatzen nuen nire zeregina gauzatzeko. Oso bitxia guztia eta inoiz
errepikatuko ez zen situazio bat. Paseo bat ematea otu zitzaidan eta hori
egiten ari nintzela hain pozik sentitzen nintzen hitzik gabe geratu nintzela
situazio hura deskribatzeko.

Bigarren aldia lehengo asteazkenean izan zen. Boikota egitea otu
zitzaidan Errege Kopako finalari eta partida gauzatzen zen bitartean Gasteizeko
ikasle pisu bateko sukaldean nengoen klasekide batekin solasean. Solasaldi
hartan ere pentsatzen nuen bitartean nola eta non nengoen hitzik gabe geratu
nintzen situazio hura deskribatzeko. Hain zen handia nire poza gau hartan alternatiba
hura aurkitzeagatik eta ez kutsatzeagatik futbol gaixotasunarengatik hitzik
gabe geratu nintzela nire sentimenduak adierazteko.

Pozik bazaude eta bizitzen ari zaren situazioa
deskribaezina bada hitzik gabe geratzen zarelako, aprobetxatu momentu hori
agian etorkizunean errepikaezina izan daitekeelako. Mundu honetan hori oso
ederra da.