12 hilabete, 12 kirol ekintza

Hemen doa nire urteko laburpen txiki bat. Kirolari
buruz egin dut zerrenda, eta urteko hilabete bakoitzari egin dudan kirol
jarduera bat jarri diot.

Egutegiak

Aurtengoak prest ditut jada 2008ko egunak
kontatzen hasteko. Eskuko diru zorrorako Euskal Herriko Unibertsitatekoa,
Filologia, Geografia eta Historia fakultatean hartu nuena. Oñatiko gelarako
Gaztetxulok banatutako dohain Durangoko azokan eta Gasteizerako AHT gelditu
elkarlanekoa Durangon erosia. Gainera azken honetan gauza anitz apunta
ditzaket, egunetan leku asko baitago gauzak idazteko.

2007koak jubilatu ditut. Bakarrik hiru egun
baino gutxiago falta dira urtea amaitzeko eta logelek beste look bat azaltzen
dute.

Zeintzuk
dira zuen egutegiak? Nireak jarrita daude behar duten tokian, eta zurea?

Kanona gora, kanona behera eta jamendo

Egun hauetan modan jarri denean kanona,
Jamendo web gunea ezagutzeko aukera izan dut. Benetan interesgarria interneteko
atari hau. Aukera ematen digu musika dohain jaisteko eta entzuteko.

Bertan hamaika musika mota entzun eta jaitsi
daitezke. Eta gustura bagaude entzundakoarekin taldeari edo abeslariari nahi
dugun diru kantitatea eman. Kulturari eta arteari azken finean ezin zaio prezio
bat jarri.

Horrelako alternatibak oso ondo ikusten ditut
boteretik egiten duten abusuei aurre egiteko. Gora Jamendo.

Gasteizeko urteko azkeneko astea

Maratoi erdia ordu eta erdian gauzatu ondoren
igandean, astelehenean Gasteizen igaroko nuen 2007ko azkeneko astea hasi zen. Aste
berezia sinbolismo eta alternatiba ugariz betea.

Hasteko astelehenean deskantsu eguna zen,
baina lagun batek gomendatuta gimnasiora joan nintzen bizikleta pixka bat
egitera hankak askatzeko batez ere. Eta hori aprobetxatuz bezperako genituen hamaika
istorioak kontatzeko aprobetxatu genuen egon ginen ordu eta erdia.

Hurrengo egunean korrika egitera eta ondoren
afaria korrikako taldearekin. Afari benetan atsegina. Guztiok irribarre batekin
aurpegian, batez ere igandean korrika egin genuenok (gure helburuak bete
genituelako) eta 2008rako planak egiten. 31 € soberan eta zer egin horiekin, ba
gabonetako loterian, Euromillonesen eta Kinielan jokatu.

Asteazkenean alternatiba polit bat proposatu
nuen, eta lau lagun Floridan kokatuta dagoen aire zabaleko izotz pistara hurbildu
ginen ordubete patinatzera. Oso ondo igaro genuen ordua aurreraka eta atzeraka
ibiltzen, birak ematen, lasterketak egiten… 2008ko abenduan berriro
errepikatuko dugu ekintza.

Ostegunean pisukideekin urteko azkeneko afaria.
Agurtzeko balioko ziguna datorren urtera arte. Eta ondoren ikaslearen legeak
esaten duen moduan, ostegunetan kalera ondo pasatzera.

Eta ostiralean erosketak egitera.
Astelehenerako edo larunbaterako uzten banituen ziur saiakeran agobiatu egingo
nintzela. Erosketak jendea ez dagoenean egitea gustatzen zait (astelehen
goizetan adibidez). Baina aste bukaeratan ez zait batera gustatzen merkataritza
guneetara hurbiltzea dagoen jende pilarengatik.

P.d.: Larunbatean ondo bukatzeko aste osoa, bi lagunekin Gorbeiara joan
ginen. Oraingo honetan gaina egin genuen eta baita ere elurra zapaldu. Esan
dezaket urtea Gasteizen hasi bezala bukatu dudala, Gorbeiara joanaz.

Done Jakue bidea 2007 (IV)

4. etapa. Burgos-Carrion de los Condes. 85 km.


19 km/h. Irailak 20, osteguna.


Etapa lasaia eta zailtasun handirik gabekoa. Burgoseko probintzian gauzatzen zen zati bat eta Palentziara igarotzen nintzen. Azkeneko aldapa gogorrenetik helmugara 40 kilometro lau izan nituen, horren erakusle da nolakoa izan zen eguneko etapa.


Eguneko giroa hasierako orduetan ohi bezala freskoa zen baina orduak aurrera egin ahala tenperatura igotzen hasi zen.


Hiruretarako Carrionen nengoen. Bidean erdian hamaiketako gozo bat egiteko eta freskagarri bat hartzeko aprobetxatu nuen. Goiz guztian zehar ez nuen arazorik izan. Etapako azken hogei kilometroak errepidearekiko paraleloa zen eta zuzengune amaigabeak zituen, amaigabeak egin zitzaidanak.


Aipatutakoa beraz, hiruretarako Carrionen. Aterpetxe publikora hurbildu nintzen lehenik eta bidaian lehen aldiz ezin izan nuen leku hartu beteta zegoelako. Pribatu batera joan nintzen, herriko mojen esku zegoena, sei euro ordaindu behar izan nuen eta 14 pertsonenatzeko lekua zegoen logela batean hartu nuen leku.


Dutxa bero bat hartu ondoren aspaldiko partez eta arropak garbitu eta eseki ondoren, zegoen bero zapa aprobetxatuz, arratsalde osoa nuen aurretik. Horretarako aurreko egunean erositako liburu bat irakurtzen jarraitu nuen aterpetxeko patioko itzalpean, baina hara non nire sorpresa monjetako batek saskibaloiko baloi bat eta gitarra bat atera zuenean italiar baten eskaerari erantzunez. Horregatik jaurtiketa batuk egiten hasi ginen italiarra eta biok, ondoren britainiar bat gehitu zen taldera. Ez oso sutsu, energiak hurrengo egunerako gorde behar zirelako. Azkenean bi lehiaketa txiki egin genuen. Bata hirukoen marratik, hirurok berdindu egin genuena, eta beste bat distantzia motzagotik, italiarra eta ni garaile irten ginela.


Ondoren italiarrak bere trebezia erakutsi zigun gitarrarekin bere lurraldeko kantu batzuk eskainiz. Gero txanda malagako lagun batek hartu zuen eta flamenkoaz gozatzeko aukera izan genuen.


Horiek horrela arratsaldea azkar igaro zen eta konturatzerako afaltzeko ordua iritsi zen. Afaldu ondoren goiz oheratu nintzen hurrengo egunean azkeneko hiriburua bisitatuko bainuen Galizian sartu aurretik, Leon.

Done Jakue bidea 2007 (III)

3. etapa. Santo Domingo de la Calzada-Burgos. 89 km.


4 h. 40 min. 18 km/h. Irailak 19, asteazkena.


Lehen etapa eguzkitsua eta lasaia alderatuta aurreko biekin. Goiz jaiki eta habiatu nintzen gosari on bat hartu ondoren. Horregatik eguerdiraino nahiko fresko zegoen giroa. Baina orduak aurrera egin ahala eguzkia berotzen joa zen eta azkenean egun paregabe batez gozatzeko aukera izan nuen bizikleta gainean.


Zailtasun teknikorik ez zuen izan etapak. Eta malda handirik ere ez. Horregatik aipatu dut etapa nahiko lasaia izan zela. Okerrena Burgoseko sarrera amaigabea. Industrialde osoa zeharkatu behar izan nuen eta gainera aterpetxea erditik kilometro eta erdira zegoen.


Baina detaile txiki horiek kenduta, bideko hirugarren hiri handira iritsi nintzen Iruña eta Logroñoren ondoren.


Albergea oso txikia zen zegoen jende guztiarentzat. Ia ez zegoen espaziorik barruan mugitzeko. Hiru euro ordaindu behar izan nuen gaua pasatzearren eta bat gehiago bizikleta leku seguru batean gordetzeagatik.

Egun horretan ezin izan nintzen nahi nuen bezala dutxatu, ura hotza baitzegoen. Baina beno, garbitu pixka bat, arropak ere, izeki eguraldiak sikatzen laguntzen zuelako eta hirira joan nintzen. Turismo pixka bat egin eta ardo bat pintxo batekin hartu ostean terraza batean aterpetxe ingurura hurbildu nintzen jatetxe baten bila bidaiarien menua edukiko zuena. Aterpetxera tripa beteta heldu nintzen azkenean eta oheratu nintzen hurrengo egunerako indarrak berritzeko asmoz.

Pare bat sorpresa 2008rako

Amaitzear dago 2007 urtea. Urte ona, gauza on asko izan dituena. Gauza txarrak ere tokatu zaizkit bizitzea, baina bizitza aurrera jarrai. Ziur aski datorren hilabeteko egun askotan urteari begirada bat botako diot eta balantze bat ere egingo dut nire baitarako (askok egingo dugun bezala), baina momentuz ez da melankoliko jartzeko momentua.


Pozik nago. Gehienbat gauza pare bat ditudalako pentsatuta datorren urterako eta urtean zehar jakingo duzue zer gauza diren. Horregatik pazientzia eta denbora igaro ahala bi sorpresa horiek zer diren esango dizuet.

Nire blogaren eragina

Orain dela aste batzuk bloglines medio, meme bat egon ziren erantzuten zenbait blogarik. Galdera bakarra zen, ea beraiek sortutako blogak eraginik zuen, eta erantzunak anitzak izan ziren.


Blogari bakoitzak mundu honetan hasten denean helburu batzuk izaten ditu denboraren joan etorriaz aldatzen direlarik. Nire hasierako helburuak nire munduari eta pentsamenduei buruz berri ematea zen, eta horrela jarraitu dut orain arte. Egia da gauza desberdinei buruz hitz egin dudala eta batzuetan gai batzuk gehiago jorratu ditut beste batzuk baino. Baina nire helburua ez da gizartean eragina izatea, gizarteak jakitea zer pentsatzen ezagutzen dugun munduaz.


Egia da zure blogean erantzunak jasotzea asko pozten duela. Eta esaten badizute zure artikulu batengatik gauza bat egin dutela orduan irribarre bat ipintzen zaizu aurpegian. Hori gertatu zitzaidan igande arratsaldean nire blogean erantzun bat irakurri nuenean.

Bruce Springsteen gurean

Hemendik ordu gutxitara Bruce Springsteen kantariak bere lehen kontzertua emango du Euskal Herrian historian lehen aldiz. Zoritxarrez ez dut aukerarik izango Barakaldora hurbiltzeko, gogoratu sarrerak ordu erdian agortu zirela.


Horregatik ostegunean saiatu egingo naiz datorren urteko uztailean Boss jaunak emango duen Bartzelonako kontzertuko sarrerak lortzen, Tic Tac Ticket web gunearen bitartez. Ea oraingoan zorte gehiago dudan, hala ere badakit zail izango dudala nire helburua betetzea milaka zalek ere berdina egiten saiatuko direlako.


Eta eroa badirudi ere, bart gauean TVEak emandako erreportaje berezia ikusi dut, Bruce Springsteen Magoa. Aurretik berotzeko ETB1ean hainbat bideoklip eman zituzten Bruce Springsteen-en zuzeneko batzuena. Izugarria Palau Sant Jordin bizitakoa orain dela urte batzuk. Zorionez DVD hori badaukat etxean eta nahi adina aldiz gozatu dezaket egun hartaz. Guztia kontzertura ezin joanaren arantza kentzeko egin nuen. Badakit ordu txikiak zirela, baina klaseak hamabitan edukita eta jakinda horrelako erreportaiak gutxitan ematen dituztela telebistan, aukera aprobetxatu behar nuen.