Etiketaren artxiboa: tve

Bruce Springsteen gurean

Hemendik ordu gutxitara Bruce Springsteen kantariak bere lehen kontzertua emango du Euskal Herrian historian lehen aldiz. Zoritxarrez ez dut aukerarik izango Barakaldora hurbiltzeko, gogoratu sarrerak ordu erdian agortu zirela.


Horregatik ostegunean saiatu egingo naiz datorren urteko uztailean Boss jaunak emango duen Bartzelonako kontzertuko sarrerak lortzen, Tic Tac Ticket web gunearen bitartez. Ea oraingoan zorte gehiago dudan, hala ere badakit zail izango dudala nire helburua betetzea milaka zalek ere berdina egiten saiatuko direlako.


Eta eroa badirudi ere, bart gauean TVEak emandako erreportaje berezia ikusi dut, Bruce Springsteen Magoa. Aurretik berotzeko ETB1ean hainbat bideoklip eman zituzten Bruce Springsteen-en zuzeneko batzuena. Izugarria Palau Sant Jordin bizitakoa orain dela urte batzuk. Zorionez DVD hori badaukat etxean eta nahi adina aldiz gozatu dezaket egun hartaz. Guztia kontzertura ezin joanaren arantza kentzeko egin nuen. Badakit ordu txikiak zirela, baina klaseak hamabitan edukita eta jakinda horrelako erreportaiak gutxitan ematen dituztela telebistan, aukera aprobetxatu behar nuen.