Abuztua. Aritzalekuko VI. triatloia.
Abuztua ere beste hilabete berezi bat lanean jarraitzen nuelako. Aurten ez nuen nahi adina entrenatu Aritzalekuko triatloi olinpikoa egiteko baina banekien lasai hartuta bukatuko nuela eta iritsi zen eguna. Igeriketa zen nire puntu gogorrena (iaz bizikleta). hori baliatu nuen aurrean joateko lehen sektorean baina bizikletan jendeak erraz pasatzen zidan baina nik nire lasterketa egitea nuen helburu argi eta garbi, ezin nintzen itsutu oraindik hamar kilometro korrika faltako zitzaizkidalako.
korrika egiteko zatia iritsi zen eta ez zitzaidan ez luzea ez gogorra egin, erritmo lasai bat hartu hasieratik eta bizikletan bezala, itsutu gabe inorekin eta ezerekin aurrera egiten nuen tipi-tapa. Horrela amaieraraino iristea lortu nuen poz-pozik eta hurrengo egunean ez nengoen oso nekatua.
Lasterketa horrekin giroarekin geratzen naiz. Duatloi eta triatloi lasterketak beti bereziak izaten dira, kirolari umilenak parez pare egotea goi mailako kirolariekin ez da egunero suertatzen.
Postua: 74 (5. 23 urtez azpikoetan) Denbora: (23:28 – 1:27:25 – 49:47)
12 hilabetea, 12 lasterketa VII
Uztaila. Getaria-Zarautz XXXVIII. igeriketa zeharkaldia.
Uztaila ere hilabete berezia izan zen niretzako. 2007-2008 unibertsitate ikasturtea amaitutzat eman nuen (hala ere azterketaren bat edo beste izango nuen irailerako) eta lanean hasi nintzen bete-betean Lizarrerian.
Ia urtero bezala ahalik eta gehien disfrutatzea nuen helburu udan eta zer hobeto lasterketa eta lehiaketetan parte hartzea baino. Horregatik beste urte batez Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldian parte hartzea erabaki nuen. Oroitzapen onak ekartzen dizkit zeharkaldi onek, nire igeriketako garaiak gogoratzen dizkit. Gainera Zarautzeko igeriketa zeharkaldia Behobia-Donostiaren parekoa da igeriketari dagokionez.
Lasterketa ona burutu nuen. Pozik amaitu nuen, 50 minutuko harresia gainditzea zen nire helburua eta lortu nuen. 2007an baino minutu eta erdi hobeto aritu nintzen, eta hori lanean nengoela eta ez nuela nahi adina entrenatu.
Beste urte batez gure lurraldean ospatzen den igeriketa zeharkaldirik garrantzitsuena burutzea lortu nuen eta hori aski zen nire helburuak betetzat emateko.
Postua: 202 Denbora: 48:33
12 hilabete, 12 lasterketa VI
Ekaina. Lasterketarik ez.
Ekaina hilabete berezia izan zen.
Azterketaz gainezka egon nintzen eta nekatuta nengoenez gainera
gelditzea erabaki nuen. Pisuzko bi arrazoi horiengatik ez nuen
lasterketa batean ere ez parte hartu.
Horregatik aprobetxatu nahi dut
hilabete honen narrazioa euskal blogosferako txoko honetatik
eguberriak zoriontzeko. Eta urte berria has dezazuela oin onarekin
(ahal baldin bada San Silvestrean parte hartzen) eta eduki dezazuela
2009 urte zoragarri bat.
Nire 2009a pasa den urtearen erdiaren
ona izaten bada, konforme egongo naiz. Esandakoa beraz, eguberri
eta urte berri on!!!!
12 hilabetea, 12 lasterketa V
Maiatza. Oñatiko VI. herri lasterketa.
Lasterketa oso berezia izan zen niretzat. Goi-mailako atleten artean lehen aldiz korrika egingo nuen aldia izango zen. Gainera herrian izateak ez zidan asko lagundu baina ausartu eta parte hartzera hurbildu nintzen. Nire helburua 40 minututik behera egitea zen, ez nuen lortu hori betetzea. Alde batetik oso urduri egon nintzen lasterketa osoan zehar eta beste alde batetik nire buruari presio asko gehitu nion. Gainera denboraldia luze egin zitzaidan eta nabari nuen deskantsurako garaia nuela baina azken lasterketa hori egitea erabaki nuen.
Argi daukat datorren urtean berriro itzuliko naizela eta espero dudala marka hobeagoa egitea eta paper politago bat betetzea. Zaila egingo zait ahaztea bizitako emozioa egun hartan, zerbait berezia izan zen. Herriko kale nagusien artean zazpi bira egitea ez da egunero egiten eta horrek berezitasun puntu hori gehitu zion.
Denbora: 40:42 Postua: 48
12 hilabete, 12 lasterketa IV
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
st1:*{behavior:url(#ieooui) }
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Apirila.
Arrigorriako IX. duatloia eta Lisboako nazioarteko III. Iron Man erdia.
Denboraldiko lehen hilabete garrantzitsuena.
Aurretik bi lasterketa luze eta gogorrak. Nire urtebetetze egunean, egun berezi
dudarik gabe, Arrigorriagako IX. duatloia eta hilabete bukaeran Portugalera
Lisboako Iron Man erdian parte hartzera.
Lehenengo lasterketa borobila izan zen. Egun
ona egin zigun korrika egiteko, agian haize larregi bizikletako sektorean. Amaiera
oso gogorra izan zen eguraldia lagun izan bagenuen ere. Hiru ordu eta erdi
pasako esfortzua izan zen baina lortutakoa merezi izan zuen, Euskadiko distantzia
luzeko duatloiean hirugarren postua. Duatloian sartu nintzenetik lehen aldiz
igotzen nintzela podium batetara (Oñatin ere lortu nuen bigarren postu bat
2006ean baina ez zuten postu horretarako oroigarririk).
Bigarren lasterketa ere perfektua izan zen eta
bizitako esperientzia Portugalen ahaztezina eta oso aberatsa. Udako egun bat
izan genuen lasterketa egunean eta luzea izan arren, Arrigorriagan baino hobeto
bukatu nuen fisikoki baina urdailean arazoekin amaitu nuen. Hala ere bizitakoa,
berriro errepikatzen dut, ahaztezina izan zen.
Duatloia.
14 km. korrika – 52 km. bizikleta – 7 km. korrika
3:33:48
(1:00:15 – 2:00:52 – 32:41).
Postua:
96 (23 urtez azpikoetan: 3).
Triatloia.
1.800 metro igeriketa – 90 km. bizikleta – 21.097 km. korrika
4:39:40
(27:39 – 02:15 – 02:27:53 – 01:51 – 01:40:02)
Postua:
192 (18 eta 24 urte bitarteko kategorian: 9)
12 hilabete, 12 lasterketa III
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
st1:*{behavior:url(#ieooui) }
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Martxoa.
Oñatiko XVII. duatloia.
Zirkuituko duatloirik bereziena herrian
ospatzen zelako. Urteroko ibilbide berdina baina duatloietan gertatzen den
bezala, urtero desberdina izaten da duatloi bat bestearekiko da. Batez ere egin
zuen euri zaparrada azpimarratzekoa, bizikletako sektorean hasi eta bukatu zen
ekaitza baina horrek epikotasuna gehitu zion.
Ekaitzarengatik batez ere nire denbora iazkoa
baino zertxobait okerragoa izan zen baina horrek ez zidan asko ardura nire
hilabetea apirila zelako eta Oñatiko duatloia, herrikoa izan arren, ez zegoen
helburuen barruan.
4 km. korrika – 40 km. bizikleta – 4 km. korrika.
2:04:10 (32:37 – 1:14:53 – 16:40)
Postua: 180 (23 urtez azpikoetan: 9)
12 hilabete, 12 lasterketa II
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Otsaila.
Hernaniko II. Sagarlasterra.
Duatloi denboraldia hasi aurretiko azkeneko
herri lasterketa izan zen. Polita eta oroitzapen onak ekartzen zizkidan. Aurten
zoritxarrez elementu adierazgarrienetakoa kendu zioten lasterketa honi,
sagarra. Lehenengo kilometroa igaro ostean sagar bat hartu behar zen eta
helmugaraino iritsi. Gainera ezer esan gabe ibilbidearen luzera aldatu zuten
kilometro erdi edo bat gehiago jarriz, baina hori azken finean gutxienekoa izan
zen. Egun zoragarri batekin gozatzeko aukera izan genuen eguraldi
zoragarriarengatik.
Lasterketari dagokionez nahiko ongi burutu nuen. Erritmo onean eta
oraindik denboraldi hasiera nabaritzen nuen baina duatloien denboraldia gertu
genuela eta sasoi fisikoa ona ere bazela bagenekien.
Denbora: 36:02 Postua: 47
12 hilabete, 12 lasterketa I
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Urtarrila.
Idiazabalgo herri lasterketa.
Orain bi urte Runners aldizkarian neguko eskularru
eta gorroen lasterketa bezala izendatu zuen Idiazabalen urtero ospatzen den
lasterketa. Polita eta antolakuntza aldetik paregabea. Internet bidez dohain
edo bestela merke izen ematea. Eta zozketan sari asko.
Zorionez aurten eguraldi bikaina egin zigun.
Eguzkia eta tenperatura leunak. Orain dela bi urte helmugako zuzenbidean
kokatua zegoen termometro batek zero gradu zentigrado markatzen zituen, aurten
berriz hamar markatzen zuen. Ibilbide ez da erraza, baina ezta zaila ere. Hamar
kilometro luze izan ziren egin genituenak, hiru bira herrian zehar sakabanatuta
dagoen zirkuitu bati gora behera batzuekin.
Uste dut lasterketa hau ahal den guztietan egin behar dela. Merezi du
urtero urtarrilean gipuzkoako herri txiki honetara hurbiltzea (700 biztanle
inguru). Sortzen den giroa oso berezia izaten da eta lasterketa antolatzen
herri guztiak parte hartzen duenaren sentsazioa ematen du. Hasieratik
bukaeraino, hau da, kotxearekin sartzen zarenetik irteten zaren arte
antolakuntzako kideak nonahi egoten dira azalpenak emateko prest.
12 hilabete, 12 lasterketa
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Aurkezpena.
Urtea amaitzen ari da. Ohikoa denez jendeak
errepaso bat ematen dio iragandako eta bizitako amaitzen ari den urteari. Nik
euskal blogosferako txoko txiki honetatik nire errepasotxoa emango diot toke
berezi bat emanez. Hilabete bakoitzeko parte hartu dudan lasterketa
esanguratsuenari arreta berezi bat eskainiko diot.
Azken finean aurtengo nire errepasoan kirolak garrantzia handia izan du.
Baita ere beste gai batzuk ahaztu gabe: lagunak, unibertsitatea, uda, lana,
familia…
Eve in Donostia, Euskosare.org lehiaketako irabazlea
Euskosare.org web guneak deitutako 3. mikronarrazioen lehiaketako irabazlea Kenny Ching estatubatuarraren Eve in Donostia lana izan da.
Zorionak.