Etiketa honen artxiboa: sagarlasterra

12 hilabete, 12 lasterketa II

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Otsaila.
Hernaniko II. Sagarlasterra.

Duatloi denboraldia hasi aurretiko azkeneko
herri lasterketa izan zen. Polita eta oroitzapen onak ekartzen zizkidan. Aurten
zoritxarrez elementu adierazgarrienetakoa kendu zioten lasterketa honi,
sagarra. Lehenengo kilometroa igaro ostean sagar bat hartu behar zen eta
helmugaraino iritsi. Gainera ezer esan gabe ibilbidearen luzera aldatu zuten
kilometro erdi edo bat gehiago jarriz, baina hori azken finean gutxienekoa izan
zen. Egun zoragarri batekin gozatzeko aukera izan genuen eguraldi
zoragarriarengatik.

Lasterketari dagokionez nahiko ongi burutu nuen. Erritmo onean eta
oraindik denboraldi hasiera nabaritzen nuen baina duatloien denboraldia gertu
genuela eta sasoi fisikoa ona ere bazela bagenekien.
Denbora: 36:02 Postua: 47