12 hilabete, 12 lasterketa I

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Urtarrila.
Idiazabalgo herri lasterketa.

Orain bi urte Runners aldizkarian neguko eskularru
eta gorroen lasterketa bezala izendatu zuen Idiazabalen urtero ospatzen den
lasterketa. Polita eta antolakuntza aldetik paregabea. Internet bidez dohain
edo bestela merke izen ematea. Eta zozketan sari asko.

Zorionez aurten eguraldi bikaina egin zigun.
Eguzkia eta tenperatura leunak. Orain dela bi urte helmugako zuzenbidean
kokatua zegoen termometro batek zero gradu zentigrado markatzen zituen, aurten
berriz hamar markatzen zuen. Ibilbide ez da erraza, baina ezta zaila ere. Hamar
kilometro luze izan ziren egin genituenak, hiru bira herrian zehar sakabanatuta
dagoen zirkuitu bati gora behera batzuekin.

Uste dut lasterketa hau ahal den guztietan egin behar dela. Merezi du
urtero urtarrilean gipuzkoako herri txiki honetara hurbiltzea (700 biztanle
inguru). Sortzen den giroa oso berezia izaten da eta lasterketa antolatzen
herri guztiak parte hartzen duenaren sentsazioa ematen du. Hasieratik
bukaeraino, hau da, kotxearekin sartzen zarenetik irteten zaren arte
antolakuntzako kideak nonahi egoten dira azalpenak emateko prest.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude