Abendua. Gasteizeko XXXI. maratoi erdia.
Oraingoan banuen helburu garai bat. Ordu eta erditik behera jaistea. Iaz atean geratu nintzen (1:30:40), baina aurten harresi hori gainditu behar nuen. Maratoiaren ondoren errekuperazioa ona izan zen baina dudak nituen nola egongo nintzen fisikoki 21 kilometroak irauteko.
Lasterketa oso azkarra izan zen. Nire hirugarren aldia zen proba honetan parte hartzen nuela eta bizi izan nuen giroa hasieratik oso berezia izan zen. Bi mila korrikalari baino gehiago irteeran eta guztiak gogotsu hasiera emateko.
Oso azkar irten ginen guztiok. Nik pentsatzen nuena baino hamabost segundo azkarrago baina fresko nengoen eta erritmoari eutsi nion hasieratik bukaeraraino. Iazko bi aldapak oso erraz gainditu nituen (iaz horiek izan ziren ordu eta erditik behera egiteko izan nituen oztopoak) eta poz-pozik maratoi erdia ordu eta hogeita bost minututan burutzea lortu nuen.
Urte osoan gainean eduki ditudan mamuak joan dira eta orain prest nago erronka gehiagoei aurre egiteko.
Gasteizko XXXI. maratoia.
2008-12-21. 21,097 km.
Postua: 376 Denbora: 1:25:05
Urte berri on guztioi!!!