Hileko artxiboak: martxoa 2008

Lasterketaren izena izan zen onena

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Larunbatean
jokatu nuen Azkoitia-Azpeitiko maratoi erdia. Lasterketa ondo antolatuta egongo
zela pentsatu nuen baina gauza asko zapore garratz batekin utzi ninduen.

Alde batera
utziko dut kirol emaitza, ordu eta 35 minutu baina entrenamendu bezala hartu
nuen eta lagun bateri lagundu nion bere markarik onena egiten. Helburu horrekin
joan nintzen, beno egia esanda ordu eta 45 minutukoarekin, baina neska batekin
egin behar nuen eta bertan behera utzi zuen bere partaidetza.

Antolakuntza
aldetik esan interneten jartzen duela autobusak egongo zirela Azkoitiatik
Azpeitira eta Azpeititik Azkoitira, baina ez zuten esaten noiz. Gu denbora
justu ibili ginen eta zuzenean Azkoitiara joatea pentsatu genuen han hartzen
baitzen txipa eta dortsala. Galdetu genuen ea non utzi zitekeen motxilak eta
erantzun ziguten ez zituztela eramaten Azpeitira kirolarien poltsak. Gu
ordurako oso urduri jarrita geuden eta galdetu genion ea autobusik zegoen gero
bueltatzeko, erantzuna berriro ezezkoa. Nola liteke posible 15 euro ordaindu
eta gero gutxieneko zerbitzu horiek ez jartzea, gainera interneten iragarrita
egon eta gero autobusena? Lotsagarria, baina azken finean antolakuntzak nahi
duena egiten du korrikalariekin.

Amaitzean ere
oroigarri gisa kamiseta bat eta Kaikuk banatutakoyogurren bat edo beste,
poltsaren arabera yogurrak aldatu egiten ziren. Hori bai kamiseta 100%
kotoizkoa eta zuria, soilik probaren izena duena eta babesleen propaganda. 15
euro ordaindu eta gero, gutxienekoa kamiseta tekniko bat ematea izango
litzateke edo bestela praktikatu dugun kirolari lotutako arroparen bat
(galtzerdi pare bat, euritakoa, gorraren bat…). Baina noski hau gehiegi
eskatzea izango litzateke, edo ez?

Eta hau guztia
zergatik esaten dut? Hurrengo egunean Lekunberrin egon nintzelako. Legua (sei
kilometro inguru) bat ospatzen zen, tranpa batean sartu ginen konturatu gabe
baina merezi izan zuen Nafarroara hurbiltzea lasterketa bat ospatzeko. Pentsatzen
genuen igo eta jaitsi izango zela lasterketa, perfilaren arabera, baina
igo-jaitsi-igo-jaitsi izan zen, Azpirotzen zehar.

Antolakuntza
paregabe egon zen, hala era esan behar dut ez naizela sailkapenean agertzen,
zaparrada ikaragarria zen eta ondorioz paperezko dortsala apurtu zitzaidan,
badirudi ez zidatela ondo aditu nire zenbakia esan nuenean helmugaratzerakoan.
Pena baina 6 euroak ondo gastatu nituen, ondoren bukaera litro bete melokotoi
zuku eman zidatelako alde batekin eta poltsa bat ere bai oroigarri gisa. Gainera
dutxak, helmugatik urrun egon arren ur beroa zuten eta ondoren luntx paregabe
bat eman ziguten sozietate batean. Berriro errepikatzen dut, hori guztia sei eurogatik
eta garrantzitsuena errepidea, larunbatean bezala moztuta zegoen guretzako,
korrikalarientzako.

Nahiago dut
horrelako lasterketetara hurbildu Azkoitia-Azpeitiko bezalakoak baino, hala ere
horrelako gutxi daudenez agian datorren urtean berriro hurbilduko naiz bietara.
Baina larunbateko antolakuntzak asko hobetu beharko luke.

Euskal Herriko Itzulian Tropelako lehiaketa

Aurten Tropela.net web orrian berriro zuen
jakintzak eta zoria jokoan jartzeko aukera dago. Gaur irakurri dudan bezala, astelehenetik
aurrera euskal jarraitzaile bakoitzak bere tropela egiteko aukera izango du. Nik
aurten berriro egingo dut nire taldea, ea ze aukera dauden eta apirilaren 13an
emaitzen berri emango dizuet.

Besterik gabe animatu egiten dizuet hemendik
Tropela.net-eko lehiaketara parte hartzen. Dibertigarria da eta suerte apur
batekin izugarrizko sariak eraman daitezke.

Bitxia da internet

Atzo lagun batek komentatu zidan: Piban, Googlen irudiak bilatzerakoan Oñatiko Duatloia 2008 idazten baduzu,
Osaba Iban artikuluan jarritako argazkia agertzen da. Ni harrituta geratu nintzen, ezin zitekeen
izan.

Horregatik etxean nengoela proba egin eta hor
argazki guztien artean, nirea nire bilobarekin agertzen da. Aho zabalik geratu
nintzen.

Banekien interneten denetik aurkitu zitekeela, baina holakorik… Mundua
gero eta modernoagoa den bitartean, gauzak gero eta harrigarriagoak dira.

Oñatiko duatloia, txalo bero bat

Gaur errazena atzoko duatloiari buruzko
kronika labur bat eta balorazio pertsonal egitea izango litzake. Ba egingo dut.
Irabazleak Galinier frantziarra gizonezkoetan eta Murua gipuzkoarra izan ziren.
Nire aldetik, iaz baino bi minutu gehiago egin nituen baina gustura geratu
nintzen helburua Lisboa delako.

Orain aipamen berezi bat egin nahi diot lagun
bati. Ruben Garcia oñatiarrari, gure artean Gartxi bezala ezagutua. Orain dela
ia urtebete, Oñatiko duatloia amaitu ostean gauen buelta bat eman nuen
koadrilakoekin. Gai bat duatloiena izan zen eta Rubenek zioen entrenatzen
bazuen bukatuko zuela, atzetik esan zioten berak Oñatiko duatloia bukatzen
bazuen besteek (U. P.k eta A.M.k) Aloñako igoera egingo zutela.

Atzo iritsi zen eguna Rubenentzat, erakusteko
egin zuen lana azken asteetan buru belarri sartuta egon den proiektuan. Hor
azaldu zitzaidan plazan algodoizko kamiseta batekin, korrika egiteko fraka
luzeak eta utzitako bizikleta batekin. Beldurrez zegoen ea lehenengo mozketa igaroko
zuen eta bizikletan denboraz iritsiko ahal zen bigarren mozketara. Lehenengoa
erraz igaro zuen, bigarrena gogorrago egin zitzaion, baina kasta handia
erakutsiz amaitzea bukatu zuen. Koadrilakook oso pozik jarri ginen, esperantzak
bazeuden baina kontrako sentimendua ere airean sumatzen zen.

Euskal blogosferako txoko honetatik, zorionak
Ruben.

Lagun bat.

Gustatu
zitzaidan:
Goienako komunikabidea niregana jotzea
Debagoieneko ordezkari bezala iritsi pertsonala emateko lasterketari buruz.
Eskualde bateko ordezkari zarela esatea, agian, handi geratzen zait, baina
espero dut nire azalpenak ahalik eta zuzenenak izatea eta ulerterrazak (eta ez
dagoena ados nire adierazpenekin, ezin diot ezer egin horri).

Gustatu
zitzaidan, ber bi:
Lokalekoen animuak, eta
herrian behingoan bertakoa sentitu naizela, hala ere, jende asko hotz animuak
ematerakoan.

Arratsaldean Oñatiko plazara animatzera

Gaur arratsaldean, lauretan abiatuko da Oñatiko XVII. duatloia herriko plazatik. Probak 8 kilometro izango ditu korrika (bi buelta herriko zirkuitu bati), ondoren bizikletak hartu eta 40 kilometrori aurre egingo zaie (Oñati-Antzuola-Deskarga-Legazpi-Udana-Oñati) eta lau kilometroko bira batekin herriari amaitutzat hemango zaio lasterketari.


 


Blog honetatik eskaera sinple bat egin nahi diet lasterketa (Euskadiko garrantzitsuenetako eta politenetakoa, aurten 340 lasterketarirekin) hurbiltzera ikusten den orori: Mesedez, animatu lehenengo lasterketaritik azkenekoraino. Lurralde honetan badakit oso hotzak garela kirolariei animatzerakoan, soilik zeintzuk doazen lehenengo eta emakumeak interesatzen zaizkigu.


 


Baina berriro diotsuet, animatu guztiei mesedez. Lehenengo korrikalaritik azkeneko korrikalariarenganaino.


 

Ez zitzaidan gustatu: lehengo urtean nire herriko lasterketan helmugaratzean jendeak ez zuela txalo bat bera ere egin eta hizlariak aipu bat ere ez zidala egin, eta berriz Durangoko duatloian helmugaratu nintzenean hizlariak nongoa nintzen, dortsalaren zenbakia eta izen-abizenak aipatu zituen bozgoragailuetatik.

Virginia deskalifikatu egin behar izan zuten larunbatean?

Larunbatean
Durangon gertatu zena Durangoko II. duatloian
hitzez deskribatzea oso zaila da. Hasteko zerbitzari batek aurre egin behar
izan zion antolakuntzari ordaindu zuen gauza batengatik zuzen jasotzeko.

Azalduko dizuet.
Ostiralean Durangora hurbildu nintzen larunbateko Durangoko II. Duatloiko dortsalen
bila. Nireaz gain taldeko beste biren dortsalak ere hartu nituen. Oñatira iritsi
nintzenean hirurok sobreetan zer genuen ikusten hasi ginen. Gure harridurarako
dortsal bakarra genuen, iaz legeek esaten zuten bizikletan bi dortsal eraman
behar zirela duatloietan. Iritzi genion agian aurten dortsal bakarrarekin
korrika egin behar zela, baina badaezpada galdetuko genuela hurrengo egunean.

Iritsi nintzen
hurrengo egunean eta bizikleta legalki boxesetan sartu nuen, legalki esan nahi
dut epaileen oniritzia jaso eta gero sartu nuela bizikleta. Han zegoen epaile
bateri galdetu nion ea non jarri behar nuen dortsala, aurrean edo atzean. Eta
erantzuna izan zen bat aurrean ETA
beste bat atzean. Ni harrituta geratu nintzen, esan nion dortsal bakarra nuela
eta antolakuntzak bakarra eman zidala. Erantzun zidan beraz antolakuntzara
hurbiltzeko beraiek izango zutela bigarren dortsala. Probako bulegora nindoala
epaile bat ikusi nuen dortsal tako bateaz eta galdetu nion ea nirea zuen. Ez
zuen eta joateko bulegora. Bulegora iritsi nintzen eta ea nire dortsala zuten,
berriz. Eta berriz ez zutela, joateko epaileren batengana beraiek izango
zutela. Orduan izan zen planto egin nuena. Esan nien epailearekin egonda
nengoela eta beraiek ez zutela, beraz hiruko erregela bat eginez nire dortsala
galdu zuten. Ordurako nerbioak jota nengoen, noski ez bazidaten dortsalik
ematen deskalifikatu izango nintzelako txartel gorriaz. Azkenean kostata baina
beste dortsal berri bat eman zidaten. Bizikleta lekuz aldatu eta dortsal berria
jarri… Ni ez nengoen iada nire onean, nerbioak jota baizik. Normala den moduan.
Arazoak arazo, lasterketa polit bat burutu nuen eta geroz eta gutxiago falta da
Lisboara joateko.

Baina probako
okerrena, antolakuntzaz gain, epaileak izan ziren. Batez ere bi, boxesetan
zegoena kontraesan egiten zena beste epaile batzuekin eta ez zidana erantzun
nire galderak. Galdetu nion ea bizikleta lekuz aldatu behar nuen dortsala
aldatu ostean… eta zidan erantzun!!!!!! Harrituta utzi ninduen aktitude hori.
Eta ondoren beste juez bat (oraindik ez dakizkit izenak) motor gainean zioan
mehatxuak botatzen korrikalariei ez zeramatelako lau inperdible dortsal
bakoitzean, eta antolakuntzak sei eman zituen!!! Lotsagarria larunbatean
gertatu zena Durangon. Gainera gehitu behar da Virginia Berasategi,
emakumezkoetan irabazlea eta azken aldian telebistan astelehenero agertzen
dena, atzeko dortsal gabe iritsi zela!!!

Eta ni galdetzen
naiz:
Virginia Berasategi deskalifikatu egin behar zen??? Zertarako bota hainbeste
mehatxu korrikalariei, beraien dirutik ordaindu dutela proban parte hartzea,
gero ez betetzeko? Zein da epaileen lana, mehatxuak botatzea, dudak ez argitzea
parte hartzaileei eta gero arautegiarekin nahi dutena egitea???

P.d.: Galdera gehiago daude, baina ez dizuet aspertu nahi. Ahh… ia
ahaztu zait. Nire dortsala agertu zen, baina ni komunean nengoen eta ez nintzen
enteratu. Lasterketa bukatu ostean jakin nuen.

2-0 ala 02???

Atzo berriro egin
zen luzaroan itxarondako bigarren eztabaida. Eta hori azkenengotik astebete
igaro zela soilik. Emaitzak eta hausnarketak ikuspuntuaren arabera aldatu
egiten dira. Inkestek orokorrean Jose Luis Rodriguez Zapatero hautagai
sozialistari ematen diote garaipena, aurrekoan ere.

Pertsonalki esan
atzo gutxiago jarraitu nuela bigarren eztabaida, baina ondorengo irratsaio
berezia SER katean agian gehiago jarraitu nuen iragan astean baino. Hasteko
berandu iritsi nintzen etxera, hamarrak eta hamar pasata. Eta zerbait
prestatzen ari nintzela hartzeko eztabaida ikusten hasi nintzen arreta handirik
gabe, hasierako zatian ez nion arreta handirik prestatu. Hala ere iragan astean
izan zuten eztabaida berdina iruditu zitzaidan, elementu berri batzuk sartu
zuten eta garrantzitsuena biek proposamen berriak bota zituzten, azken finean
kaleko jendeak eskatzen zuena egiteko hain famatuak bilakatu den eztabaidan.

Zuen ustez nork irabazi zuen eztabaida? Nork
irabaziko ditu martxoaren 9an hauteskundeak?
(Demokrazia batean esan badaiteke irabazleak eta
galtzaileak daudela). Uste ahal duzue
eztabaida bi hauek balioko dutela zerbaitetarako?
Galdera batzuk zailak
dira erantzuten, beste batzuk hemendik astebetera erantzungo dira. Ordurarte,
eskerrik asko… eta Zorte on!!!