Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

U Roy saioa

Munduko singjay-rik onena dudarik gabe: U Roy.

U Roy laister Bilbon izango dela dakidanetik, Otsailaren 24a noiz
helduko den irrikitan nago.  Kingston Hirian U Roy da gure abezlari
gogokoenetarikoa, eta noski gure lehen saioetariko bat U Roy-ri
dedikatua zen.

Oraindik blogean, podcast bidez lortzeko aukera jarri gabe zegoela
ohartu naiz eta noiz orain baino hobeto saio hura berreskuratzeko eta
denok U Roy-ren maisutasuna gozatzeko.  U Roy zuzenean entzuteko
abezlaria  da, hor sentitzen bait da bere abezteko abilezia eta gorpuak
mugitzen jartzeko gaitasuna.

Fermin Muguruzarekin aritu zen azken diskan Jamaikara grabatzen
joandakoan, eta orduan Ferminekin batera Euskal Herrian kontzerturen
bat emango zutelako susmoa banuen ere, azkenean U Roy, Junior
Murvin-ekin dator. Zer gehiago eskatu daiteke!


U Roy entzun

U Roy eta Junior Murvin Bilbon!

Lagun batek deitu nau:

-Aizu Kingston! U Roy eta beste bat Bilbon abeztera datozela dioen kartel bat ikusi dut.

Nik:
-Ez da egia izango! eta nor zen bestea!

Lagunak:
– Ez dakit baina famatua dela uste dut.

Segituan interneten informazio gehiago lortzera sartu eta U Roy eta Junior Murvin, Otsailaren 24 Santana Aretoan 18 euroren truke arituko direla zuzenean ikusi dut!


U Roy
Berri hobeagorik ez zegoen! Banoa sarrera erostera bukatu baino lehen.

Junior Murvin

Sarrerak lortzeko tokiak:

Power Records – Bilbao
Massive Diskak – Bilbao
Streetwarrior – Bilbao
Brixton Denda – Bilbao
Santana 27 – Bilbao

Lee Scratch Perry

Gaurko saioko protagonista Lee “Scratch” Perry da.

Coxonne Dodden aginduetara nahasketa mahaian hasi zen the Upsetters bandarekin batera.
Ondoren Joe Gibbs ekoizlearekin grabatu zuen, beranduago bere Black Ark estudioan Jamaikako artista onenekin eta beranduago Mad Profesorekin. Reggae eta Dub-aren maisua da Lee Perry. Lee Perry-ren saioa entzun

The Gladiators reggae saioa

The Gladiators taldeari buruzko saio hontan Albert Griffits bere
hasierako taldekideekin eta azken urteetan bere semeekin abeztutako
kantak entzun ahal izango ditugu.

Orain dela gutxi Bilbon zuzenean izan
ondoren, The Gladiators taldearen homenezko saioa egiteko momentua
heldu da,  gozatu itzazuela abezti puxka ikaragarri hauek: The Gladiators-en reggae saioa

PD: Kostipadu ahotsa daukat saio hontan… 🙂

Eek a mouse

“Eek a mouse” abezlari Jamaikarraren zale amorratuak gara Kingston Hirian, 2004 ean Bilbo Hiriko lehen monografikoetarikoa Eek a Mouse abezlariari buruzko saioa izan zen.


Orduan, ez genuen blogik, eta saioak ezin genituen  interneten edozein momentutan entzuteko moduan eskuragarri jarri. Horregatik saio hura berreskuratu dugu, orduan Eek a mouse ezagutu ez zuenak, bere abezteko modu bitxia entzuteko beste aukera bat izan dezan. Eek a mouse-k reggaea uztartzen duen arren, bere abezteko moduak ez du parekorik.

Euskal Herria Jamaika Clash Dokumentala

Euskal Herria Jamaika Clash diska grabatzerakoan, Jamaikan bizitakoa ere bideoz grabatu zuen Fermin Muguruzarekin joandako taldeak. ETB1en  emititu zuten dokumentala orain dela hilabete inguru eta orduan ikusi izan ez nuenez, ordutik hona emule bidez lortzen saiatu naiz. Azken asteetan mega gutxi batzuen faltan ibili ondoren lortu dut guztiz jaistea eta orain zuek ere goza dezakezue bideo hau jaisteko modu arin honekin:
Pando Package
Pando deitzen den programa ez baduzu, jaitsi eta instalatu egin beharko duzu aurretik, baina lasai, debaldekoa eta instalatu eta erabiltzeko oso erreza da.)

The Magic Txesty & Kemen Selectah

Reggae ekitaldi oso ona prestatu dute Lleidan datorren 18/11/06- rako. Ky-Mani Marley egongo delako alde batetik, baina batez ere The Magic Txesty & Kemen Selectah izango direlako urte guztietako Jamaikako abeztiak aukeratuz, giro alaitzen.

Kemen Selectah izan zen 2004ean Kingston Hiria, Bilbo Hiria 96.0FM irratian martxan jarri zuen artista. Bartzelonara lan bila bizipen bila joan zenean, reggae musika diska guztiak besapean eraman zituen, eta ordutik hona lagunen arteko hainbat jai girotzen aritu da DJ bezela bere sound systemarekin.  Ea laister Euskal Herrian  The Magic Txesty & Kemen Selectah  entzuteko aukera daukagun.

Reggae saioa: Don Carlos

Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abezlari Jamaikarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zena haisera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea.

“Don Carlos” en hainbat abezti entzun ahal izango ditugu, emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako ekitaldiaren zenbait abezti jarriko ditugulako.
Don Carlos abezlariaren saioa entzun

Anthony B, saio mugitua!

Entzungai duzue dagoeneko Anthony B abezlari Jamaikarrari eskeinitako saioa.

Anthony B ren 8 diskatik aukeratutako 16 abezti guztira. Lehenengo abeztiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela.

Badakizue saio guzti hauek zuzenean edo deskargatu eta edozein momentuan entzun daitezkela.

(Badakit oraindik nerbio apur bat falta zaidala hitzegiterakoan) 🙂

Anthony B gaurko saioko protagonista

Gaurko Kingston Hiriko protagonista Anthony B izango da, 96.0FM Bilbo Hiria irratian 19:00etan.
Afrikar jatorria gogoan du Anthony B bere abeztietan eta afrikar
abezlari askok izan dute lagun bere lanetan, rastafari Jamaikar gazte
hau azken boladako dancehall abezlari garrantzitsuenetarikoa bihurtu
da.

Saio oso mugitua izango da, Anthony B ren abeztiak oso dantzagarriak
bait dira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren
eskatu beharko Azaroaren 21ean izango dugulako Bilbon Santana 27 Aretoan.