Etiketaren artxiboa: musika

Kingston hiria – beti entzungai

  • Subscribe with iTunes
  • Subscribe with Big Contact
  • Subscribe with My Yahoo
  • Subscribe with News Gator
  • Subscribe with Podnova
  • Subscribe with NetVibes
  • Subscribe with Google Reader
  • Subscribe with Juice
  • Subscribe with Bloglines
  • Subscribe with Fire Ant
  • Subscribe with Rojo
  • Subscribe with My AOL
  • Subscribe with Odeo
  • Subscribe with Pageflakes
  • Logo guzti hauek kingston hiria entzuteko erreztasunak dira. Honela, zuk erabiltzen duzun zerbitzuan gehitu ahal izango dituzu sortzen ditugun saio berriak, ezer gahiago egin gabe.
  • Badakit denbora asko pasatu dela azken saioa atera genuenetik, baina kingston bizirik jarraitzen du eta laister izango dira saio berriak.

U Roy – OLD SCHOOL / NEW RULES

U Roy Bilbora datorrela dakidanetik, urduri nago. OLD SCHOOL – NEW
RULES diska berria aurkeztera dator, eta azken diskatik,abezti bakar baten zati bat
bakarrik entzun ahal izan badut ere, izugarri gustatu zait U Roy-ren
lana eta orain lehen baino gogo gehiago dut Otsailaren 24a heldu dadin.

Hauxe de OLD SCHOOL – NEW RULES diskatik aterata, behin eta berriro entzuten ari naizen U Roy-ren abezti zatia.

The Gladiators reggae saioa

The Gladiators taldeari buruzko saio hontan Albert Griffits bere
hasierako taldekideekin eta azken urteetan bere semeekin abeztutako
kantak entzun ahal izango ditugu.

Orain dela gutxi Bilbon zuzenean izan
ondoren, The Gladiators taldearen homenezko saioa egiteko momentua
heldu da,  gozatu itzazuela abezti puxka ikaragarri hauek: The Gladiators-en reggae saioa

PD: Kostipadu ahotsa daukat saio hontan… 🙂

Ordizia Roots

Datorren Urriaren 28an,  larunbata, 
kriston musika-emanaldia entzuteko aukera izango dugu gaueko
21:00etan, Ordiziako Jakintza ikastolan! BIG YOUTH dator abeztera!

U Roy eta Big Youth DJ Setetako famatuenetarikoak ziren Jamaikan 70. hamarkadan. Ez da oso ohikoa Big Youth abezten entzuteko aukera izatea, beraz ezin dezakegu inola ere aukera hau galdu. “Sustariez Blai” deituriko jai honetan, egun berean beste kontzertu batzuk entzungai izango dira:

Asian Dub Foundation (DJ Set) (London)
BIG YOUTH (Jamaica)
ZORABIOK (Euskal Herria)
JAVI P3Z DJ (Euskal Herria)

Sarrera: 15€