Hileko artxiboak: urria 2006

Anthony B, saio mugitua!

Entzungai duzue dagoeneko Anthony B abezlari Jamaikarrari eskeinitako saioa.

Anthony B ren 8 diskatik aukeratutako 16 abezti guztira. Lehenengo abeztiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela.

Badakizue saio guzti hauek zuzenean edo deskargatu eta edozein momentuan entzun daitezkela.

(Badakit oraindik nerbio apur bat falta zaidala hitzegiterakoan) 🙂

Anthony B gaurko saioko protagonista

Gaurko Kingston Hiriko protagonista Anthony B izango da, 96.0FM Bilbo Hiria irratian 19:00etan.
Afrikar jatorria gogoan du Anthony B bere abeztietan eta afrikar
abezlari askok izan dute lagun bere lanetan, rastafari Jamaikar gazte
hau azken boladako dancehall abezlari garrantzitsuenetarikoa bihurtu
da.

Saio oso mugitua izango da, Anthony B ren abeztiak oso dantzagarriak
bait dira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren
eskatu beharko Azaroaren 21ean izango dugulako Bilbon Santana 27 Aretoan.

Black Uhuru eta Abbysinians

Jamaikaren aroa izaten ari da oraingo hau, Euskal Herrian! Ez naiz Jamaikatik datozen artisten kontzertuak aurkezteaz aspertzen eta oraingo hau ez da gutxiagorako: Black Uhuru eta Abbysians taldeak izango bait ditugu Bilboko Santana 27 Aretoan abezten Urriaren 31an, asteartea.

Black Uhuru edo Abbysinians ezagutzen duenak, badakit ez duela joateko aukera galduko eta oraindik ez Black Uhuru ez Abbyisians ezagutzen  ez dituenak, reggaea maite badu, joatea gomendatzet diot, ez da damutuko.

Ordizia Roots

Datorren Urriaren 28an,  larunbata, 
kriston musika-emanaldia entzuteko aukera izango dugu gaueko
21:00etan, Ordiziako Jakintza ikastolan! BIG YOUTH dator abeztera!

U Roy eta Big Youth DJ Setetako famatuenetarikoak ziren Jamaikan 70. hamarkadan. Ez da oso ohikoa Big Youth abezten entzuteko aukera izatea, beraz ezin dezakegu inola ere aukera hau galdu. “Sustariez Blai” deituriko jai honetan, egun berean beste kontzertu batzuk entzungai izango dira:

Asian Dub Foundation (DJ Set) (London)
BIG YOUTH (Jamaica)
ZORABIOK (Euskal Herria)
JAVI P3Z DJ (Euskal Herria)

Sarrera: 15€

The Congos Bilbon

Gaur gauean hamarretan, The Congos talde Jamaikarrak joko du Bilboko Santana Aretoan.

70. hamakadaren bukaeran sekulako abeztiak atera zituzten arren, The Congos taldeak ez du mundu mailako errekonozimendu handirik izan. Pasa den urtean, “Give them the rights” diska atera zuten eta horri esker ari dira orain Europatik biran, eta zorte izan dugu gaur Bilbon izango ditugulako, kalitate eztabaidagabeko musikari hauek: THE CONGOS!

Tanya Stephens, saio zoragarria!

Entzungai jarri berri dugu Tanya Stephens -en Kingston Hiriko saioa. Abezti aukeraketa oso ona egiteko aukera ematen dute errepasatutako Gangsta Blues eta Ruff Rider diskek.

Emakumeen eskubideen aldarrikatzaile sutsua da Tanya Stephens eta bera abeztien hitzetan ala agertzen da.

Entzun Tanya Stephens oraintxe bertan!

Kingston Hiria 3.0

Hirugarren denboraldia hastera goaz bihar asteartea, Urriaren 3an. Hortik dator Kingston Hiria 3.0 izenburua.

Pasa den urtean bezela, aurten ere hamabostean behin saio berri bat emitituko dugu Bilbo Hiria  96.FM irratian astearteetan19:00 etatik 20:00etara. Eta errepikapenak asteartean gaueko 1:00etan eta igandeetan arratsaldeko 16:00etan.

Irrati saioak interneten entzungai ipiniko ditugu, bai kingston hiria blogean bai bilbohiria.com web gunean, eta datozen saioen eta kontzertuen berri ematen ere segituko dugu blog honetan.

Kingston hiriko hirugarren denboraldi honetako lehen artista Jamaikar protagonista Tanya Stephens da.

Tanya Stephens ezagutzen duenak badaki Gansta Blues eta Ruff Rider diskak errepasatuz, sekulako ordu bateko saioa egin daitekeela , eta hori da hain zuzen ere prestatzen ari garena!

Oraindik Tanya Stephens ezagutzen ez baduzu, ezin duzu galdu saio hau, galdu kanta benetan onak entzun gabe geldituko bait zinateke.