Etiketaren artxiboa: kontzertuak

Eek a mouse


Urtea bukatu arte, Estatu Batuetatik arituko omen da Eek a mouse kontzertuak ematen . Bere web gune ofizialean, datorren urterako programatutako kontzertuen informaziorik ez dago eta pena ematen dit, 2009an ere Euskal Herrian Eek a mouse zuzenean entzuteko aukerarik egongo ez dela ematen didalako.

Behintzat, aurten ateratako diska arteraukoen bilduma izan dela ikusirik, 2009an abezti berriekin diskaren bat aterako duen esperantza ba dut.

Anthony B Bilbon – Zuzenean


Urte bat baino blog honetan berririk emangabe egon ondoren, berri garrantzitsu batek  ekarri nau berriz hona.

Anthony B -k Urriaren 23an Bilboko Kafe Antzokian emango duen kontzertuaz informatzeko.

Idazten dizuedan bitartean Kingston Hirian grabatutako Anthony B ren saioa entzuten ari naiz, eta zihur naiz entzuten baduzue zuek ere ostegunean Anthony B rekin dantzan hasteko irrikitan ipiniko zaituztela.

Reggae saioa: Don Carlos

Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abezlari Jamaikarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zena haisera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea.

“Don Carlos” en hainbat abezti entzun ahal izango ditugu, emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako ekitaldiaren zenbait abezti jarriko ditugulako.
Don Carlos abezlariaren saioa entzun

Anthony B, saio mugitua!

Entzungai duzue dagoeneko Anthony B abezlari Jamaikarrari eskeinitako saioa.

Anthony B ren 8 diskatik aukeratutako 16 abezti guztira. Lehenengo abeztiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela.

Badakizue saio guzti hauek zuzenean edo deskargatu eta edozein momentuan entzun daitezkela.

(Badakit oraindik nerbio apur bat falta zaidala hitzegiterakoan) 🙂

Anthony B gaurko saioko protagonista

Gaurko Kingston Hiriko protagonista Anthony B izango da, 96.0FM Bilbo Hiria irratian 19:00etan.
Afrikar jatorria gogoan du Anthony B bere abeztietan eta afrikar
abezlari askok izan dute lagun bere lanetan, rastafari Jamaikar gazte
hau azken boladako dancehall abezlari garrantzitsuenetarikoa bihurtu
da.

Saio oso mugitua izango da, Anthony B ren abeztiak oso dantzagarriak
bait dira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren
eskatu beharko Azaroaren 21ean izango dugulako Bilbon Santana 27 Aretoan.

Black Uhuru eta Abbysinians

Jamaikaren aroa izaten ari da oraingo hau, Euskal Herrian! Ez naiz Jamaikatik datozen artisten kontzertuak aurkezteaz aspertzen eta oraingo hau ez da gutxiagorako: Black Uhuru eta Abbysians taldeak izango bait ditugu Bilboko Santana 27 Aretoan abezten Urriaren 31an, asteartea.

Black Uhuru edo Abbysinians ezagutzen duenak, badakit ez duela joateko aukera galduko eta oraindik ez Black Uhuru ez Abbyisians ezagutzen  ez dituenak, reggaea maite badu, joatea gomendatzet diot, ez da damutuko.

Ordizia Roots

Datorren Urriaren 28an,  larunbata, 
kriston musika-emanaldia entzuteko aukera izango dugu gaueko
21:00etan, Ordiziako Jakintza ikastolan! BIG YOUTH dator abeztera!

U Roy eta Big Youth DJ Setetako famatuenetarikoak ziren Jamaikan 70. hamarkadan. Ez da oso ohikoa Big Youth abezten entzuteko aukera izatea, beraz ezin dezakegu inola ere aukera hau galdu. “Sustariez Blai” deituriko jai honetan, egun berean beste kontzertu batzuk entzungai izango dira:

Asian Dub Foundation (DJ Set) (London)
BIG YOUTH (Jamaica)
ZORABIOK (Euskal Herria)
JAVI P3Z DJ (Euskal Herria)

Sarrera: 15€

The Congos Bilbon

Gaur gauean hamarretan, The Congos talde Jamaikarrak joko du Bilboko Santana Aretoan.

70. hamakadaren bukaeran sekulako abeztiak atera zituzten arren, The Congos taldeak ez du mundu mailako errekonozimendu handirik izan. Pasa den urtean, “Give them the rights” diska atera zuten eta horri esker ari dira orain Europatik biran, eta zorte izan dugu gaur Bilbon izango ditugulako, kalitate eztabaidagabeko musikari hauek: THE CONGOS!

Israel Vibration

Gasteizko jaiak hasi baino lehen Jimmy Cliff izan zen eta Bilboko Jaiak hasi baino egun bat arinago, Bilboko Kafe Antzokira Israel Vibration taldea etorriko da reggae ska kontzertua ematera. Kingston jaioterri bezela duten beste bi paregabeko abezlari.

Aretoa bete beterik egongo dela uste dut nahiz eta Bilboko jaiak oraindik hasi gabe egon, Israel Vibration taldearen abeztiak benetan jaira gonbidatzen bait dute.

2006ko abuztuak 18, Ostirala. Ordua: 22:00
A: 18,00 euro
T: 22,00 euro.
(Kafe Antzokia, Brixton denda, Power Records, Massive, Streetwarriors).