Etiketaren artxiboa: mouse

Eek a mouse


Urtea bukatu arte, Estatu Batuetatik arituko omen da Eek a mouse kontzertuak ematen . Bere web gune ofizialean, datorren urterako programatutako kontzertuen informaziorik ez dago eta pena ematen dit, 2009an ere Euskal Herrian Eek a mouse zuzenean entzuteko aukerarik egongo ez dela ematen didalako.

Behintzat, aurten ateratako diska arteraukoen bilduma izan dela ikusirik, 2009an abezti berriekin diskaren bat aterako duen esperantza ba dut.

Kingston 1982 – Eek a mouse Reggae Sunsplashean

Harrituta utzi zituen Eek a mousek entzule guztiak Kingston Townen ozpatzen den Reggae Sunsplash jaialdian, baita neu ere lehen aldiz bideo hau ikusi nuenean. Aparta da Eek a mouse, eta arraroa irudtzen zait Euskal Herritik pasatu ez izana.

Bilboko Aste Nagusian itzela izago litzateke  Gas plazan Eek a Mousen kontzertuaz gozatu ahal izatea.

Eek a mouse

“Eek a mouse” abezlari Jamaikarraren zale amorratuak gara Kingston Hirian, 2004 ean Bilbo Hiriko lehen monografikoetarikoa Eek a Mouse abezlariari buruzko saioa izan zen.


Orduan, ez genuen blogik, eta saioak ezin genituen  interneten edozein momentutan entzuteko moduan eskuragarri jarri. Horregatik saio hura berreskuratu dugu, orduan Eek a mouse ezagutu ez zuenak, bere abezteko modu bitxia entzuteko beste aukera bat izan dezan. Eek a mouse-k reggaea uztartzen duen arren, bere abezteko moduak ez du parekorik.