Hileko artxiboak: maiatza 2006

Desmond Dekker – kingston hiria

Joan den 2006ko Maiatzaren 25ean Desmond Dekker abezlari _Jamaikarra zendu zen, albiste txarra reggaezaleentzako. Hori dela eta, gaurko saioa berari eskaintzea erabaki dugu. Desmond Dacres 1941ean jaio zen eta 60ko hamarraldian Jamaikako abeslari garrantzitsuenetako bat izan zen eta ospe handia bereganatu zuen Duke Reid eta Coxone Dodden estudioetan egindako grabazioengatik. Ska eta punkaren arteko fusioaren eragilea ere izan zen Desmond Dekker. Israelites kanta apartaren sortzailea! Bere omenezko saio honetan The Aces taldearekin ari zenetik azken lanetara arte egindako ibilbide musikala errepasatu dugu: 007 Shanty Town, Intensified, Jimmy Cliffek idatzitako You Can Get It If You Really Want It eta bai The Specials taldearekin egindako kolaborazio lan batzuk ere. Saioa deskargatzek

Put my show and this player on your website or your social network.

Skatalites betirako

Sekulako kontzertua izan zen atzokoa!!

Abezti onenak jo eta denak dantzan jarri zituen Skatalites taldeak.

Drummond Junior bara tromboia joz txunditurik utzi ninduen, eta Gibbs zaharrak bateriari nola eusten zion ere arritzekoa iruditu zitzaidan. Lester “ska” Stearling dantzara animatzen gintuen behin eta berriro.

Akatz taldeak, Skatalites taldearekin jotzeko ametsa bete zuen atzokoan, poztasuna nabari zen giroan!