Etiketaren artxiboa: dub

Boban Markovic – DUB

Boban Markovic tronpetajole aparta ez da bere reggae edo ska erritmoengatik famatua, balkanetako ijitoen erritmoen maisua delako famatua da mundu osoan, baina gaur Bucovina DUB deitzen den abezti baten bideo bat aurkitu dut .

Eta Jamaikako artista batzuen zale amorratua naizen bezela Boban Markovic-en jarraitzaile ere banaiz, hain jarratzailea Gucara joan nintzela bera zuzenean entzuteko. Orain itzultzeko gogoarekin nago eta honelako bideoak emozionatu egiten naute.

Kingston Hiriko saio berriak faltan botatzen badituzue, lasai egon zaitezkete laister datorrelako Sly & Robbie-ren omenezko reggae saioa!

Lee Scratch Perry

Gaurko saioko protagonista Lee “Scratch” Perry da.

Coxonne Dodden aginduetara nahasketa mahaian hasi zen the Upsetters bandarekin batera.
Ondoren Joe Gibbs ekoizlearekin grabatu zuen, beranduago bere Black Ark estudioan Jamaikako artista onenekin eta beranduago Mad Profesorekin. Reggae eta Dub-aren maisua da Lee Perry. Lee Perry-ren saioa entzun