Sly & Robbie eta Bitty McLean


Udaberrian hasita eta uda osoan giro itzela dago iberiar penintsulan reggaeaz gozatzeko eta oraindik gehiago Sly & Robbie eta Bitty Mc Lean batera aritzen badira.
Hirurek elkarrekin egiten duten musika, sekula entzun ez baduzu eta reggae musika maite baduzu, oso gustoko izango duzun aurkikuntza baten aurrean izango zara bideo hau ikusten duzunenan.

Belarregae 2009 – Bilbo


Ezin gara kexatu Euskal Herrian 2009 uda hontan reggae jaietan biltzen ari diren artistez. Zornotzan ospatzen zen Belarregae jaialdiak aurten Santana 27 areto izango du topagune, eta BUJU BANTON eta BURRO BANTON arituko dira dantzalekuko gorputzak beren erritmoekin astintzen. Venezuelako Zion TPLek saio ona emango du!

Jamaikako reggae banda eta abezlariak Bilbon

Egundoko kartela osatu dute Bilboko Kafe Antzokiko lagunek 4 Bilbao Reggae Root Festivala ospatzeko, harro egotekoa da!

Jamaikako hainbat banda eta abezlari garrantzitsu ekarriko dituzte datozen 3 egunetan zehar ostegun 8 tik larunbat 10erarte.

U Roy izango da horietako bat, badakit Euskal Herrian zenbait kontzertu eman dituela  dagoeneko, maisu itzel honek ahal bezain beste aldiz aritzea eskertzekoa da irakasteko gauza asko dituelako.

Armintza – Txapel Reggae 2009

Urtero bezela reggaea ez da faltako armintzako jaietan. Aurtengo kartela Potato + Begoña Bang Matu, Afrikan Simba, Deadly Hunta, Errol Bellot “Gideon Zinger”, Root Diamoons eta Chalwa Reggae Band osatzen dute.

Eguraldia sekulakoa izatea espero da, eta kontzertuen gunetik eta hondartzatik hurbil dagoen zelaiean camping denda jartzeko gunea doan eskeiniko da.

Bermeo Reggae – Bakio House Underground

Bermeoko portuan ospatuko da festibala hirugarren urtez, hasierako urteetako San Jose eskola baino gune askoz hobea izaki. Nestor Basterretxearen ‘Olatua’ eskultura dagoen orubean kokatuko dituzte bi guneak, 20:00etatik aurrera soinu afroamerikarrek eta erritmo teknoek kostaldeko kresalarekin bat egin dezaten. Goizeko 4:00rak arte egongo dira talde reggae-ak, eta 7:00ak arte DJak.

Aurtengo musikarien zerrendak, aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko zein kanpoko taldeak uztartzen ditu. Erresuma Batuko Upper Cut Band taldearekin batera lau abeslari arituko dira ere: Prince Livijah, Deadly Hunta, Solo Banton eta Lioness Fonts. Herrialde beretik helduko da ere Murray Man; honek, atzean musikari taldea izan beharrean soundsystem baten laguntzarekin arituko da. Euskal Herriko ordezkariak Bilboko Lutxana Krew Dub Band izango dira.

Talde reggaez aparte, Disc Jockey-ak arituko dira baita ere portuan, eta aurten aurreko urteetan baino presentzia garrantzitsuagoa izango dute festibalean. Zortzi DJ euskaldun izango dira guztira, reggae kontzertuetatik 100 metrotara kokatuko duten karpan: DJ Patt (Donostia), DJ Ima (Donostia), DJ Carballo (Donostia), DJ Mikele & Soulrack (Donostia), DJ Crawlaworks (Donostia), DJ Chris Rios (Elgoibar), DJ Jon (Bermeo) eta DJ Palas (Bermeo).

Musika gehiago izango da gau berberean Bakiotik Bermeora doan bidean 01 Tabernan. Danbala eta Jon Balzak underground house diskojartzaileak arituko dira beren lehen emanaldia ematen Taudaparen eskutik, Ibiza House Party izena daraman jai honek goazenen gozamena ekarriko duela zihur naiz!

Mad Professor Bilbon

Maiatza 29, 2009 – 21:00 24:00 Mad Professor (feat. Aisha) + II. Bilbao Reggae Soundclash 2009 Kafe Antzokia

Neal Fraser izenpean jaioa Guayanan, Mad Professor DJ, ekoizlea, perkusiojolea eta abeslaria dugu, bere izengoitia gazte gaztetan jarri zuelarik musika elektronikoarekiko azaltzen zuen interesa zela eta. 13 urterekin bere familia Londresera joan zen bizitzera eta 20 urterekin diskoak grabatzeko tramankulu ezberdinak biltzen hasi zen: samplerrak, nahasketak egiteko makinak, reverb eta eco aparailuak eta baita audio zinta ezberdinak ere. Bere nahasketa mahaia berak asmatu zuen eta lau pistatako estudioa zabaldu zuen bere etxeko egongelan, Londreseko hegoaldean zeukan etxean, Thornton Heath auzunean, estudioari “Ariwa” izena jarri zion. Nigerian word for sound or communication izenburupean zenbait proiektu burutu zituen eta handik gutxira bere zigilurako artista eta talde ezberdinen musika grabatzen hasi zen, kasuan kasu, Deborahe Glasgow, Aquizim, Sergeant Pepper, Tony Benjamin, edota Davina Stone besteak beste. Baina auzokoekin izandako arazoak zirela medio beste gune batera alde egin behar izan zuen, Londreseko hegoaldean zegoen Peckham auzunera. 1982an bere lehen diskoa plazaratu zuen, “Dub me crazy” deiturikoa. Ondoren plazaratu zituen bi diskoak DUB musikaren historian berebiziko garrantzia duten diskoak dira, “The African Connection” eta “Escape to the Asylum of Dub”. Mad Professor laister bilakatu zen ezagun reggae eszenatik kanpo ere, eta laister deitu zioten rock, R&B eta musika elektronikoko abestiak bernahasteko. Gerora, Sade, the Orb, the KLF, the Beastie Boys, Jamiroquai, Rancid edota Depeche Mode moduko taldeekin aritu izan da lanean. Bestetak beste 1995ean Massive Attack taldearen “No Protection” diskoa bernahastu zuen goitik behera. irudi bat II. BILBO REGGAE SOUNDCLASH´09 BARBASS SOUND (Cordoba) I.Bilbo Reggae Soundclash´08 edizioko irabazleak (Al-Andalus clash Andalucia´08). CHALICE SOUND (Madrid) Clash Madrid´08 edizioko irabazleak. URTICA SOUND (Barcelona) Clash Barcelona´07 y ´08 edizioko irabazleak. Lehiaketa gai ezberdineko erronda ezberdinek osatzen dute, lehiakideek 10 minutu izango dituztelarik publikoari bere musika erakusteko, mikroak, biniloak, cdak edota samplerrak erabiliz. Ezin izango dira errepikatu beste sound system batzuek erabilitako abestiak. Epaimahaia publikoa izango da, eskua altzatuz hurrengo errondara igarotzea edo ez beraiek erabakiko dutelarik. Berdinketa egonez gero, epaimahai batek erabakiko du nor igaroko den hurrengo errondara eta nor ez. Epaimahai honek erabakiko du ere lehiaketako arauak apurtzen dituen partaidea kanporatzea.

Kingstondar The Clash


Oraingoan, The Clash taldearekin, lehenengo diskoetatik ibilbide kronologikoa da Kingston hiria saio hau, abestirik “kingstondar”-enetan geldialditxoak eginez. “Police & Thieves”, “Wrong’em Boyo”, “Armagideon Time” edota “Bankrobber” kantak entzun ditugu, beste batzuen artean. Sarri etortzen ziren gure Kingston Hiri imaginario honetara eta bi zatitan banatu da saioa.

Bigarren atalean azken urteak dira entzungai. Zehazki “Sandinista!” eta “Combat Rock” diskak, 1980 eta 1982 urteetan argitaratuak.

Entzun:
Kingston Hiria The Clash 1.atala
Kingston Hiria The Clash 2.atala