Hileko artxiboak: maiatza 2009

Mad Professor Bilbon

Maiatza 29, 2009 – 21:00 24:00 Mad Professor (feat. Aisha) + II. Bilbao Reggae Soundclash 2009 Kafe Antzokia

Neal Fraser izenpean jaioa Guayanan, Mad Professor DJ, ekoizlea, perkusiojolea eta abeslaria dugu, bere izengoitia gazte gaztetan jarri zuelarik musika elektronikoarekiko azaltzen zuen interesa zela eta. 13 urterekin bere familia Londresera joan zen bizitzera eta 20 urterekin diskoak grabatzeko tramankulu ezberdinak biltzen hasi zen: samplerrak, nahasketak egiteko makinak, reverb eta eco aparailuak eta baita audio zinta ezberdinak ere. Bere nahasketa mahaia berak asmatu zuen eta lau pistatako estudioa zabaldu zuen bere etxeko egongelan, Londreseko hegoaldean zeukan etxean, Thornton Heath auzunean, estudioari “Ariwa” izena jarri zion. Nigerian word for sound or communication izenburupean zenbait proiektu burutu zituen eta handik gutxira bere zigilurako artista eta talde ezberdinen musika grabatzen hasi zen, kasuan kasu, Deborahe Glasgow, Aquizim, Sergeant Pepper, Tony Benjamin, edota Davina Stone besteak beste. Baina auzokoekin izandako arazoak zirela medio beste gune batera alde egin behar izan zuen, Londreseko hegoaldean zegoen Peckham auzunera. 1982an bere lehen diskoa plazaratu zuen, “Dub me crazy” deiturikoa. Ondoren plazaratu zituen bi diskoak DUB musikaren historian berebiziko garrantzia duten diskoak dira, “The African Connection” eta “Escape to the Asylum of Dub”. Mad Professor laister bilakatu zen ezagun reggae eszenatik kanpo ere, eta laister deitu zioten rock, R&B eta musika elektronikoko abestiak bernahasteko. Gerora, Sade, the Orb, the KLF, the Beastie Boys, Jamiroquai, Rancid edota Depeche Mode moduko taldeekin aritu izan da lanean. Bestetak beste 1995ean Massive Attack taldearen “No Protection” diskoa bernahastu zuen goitik behera. irudi bat II. BILBO REGGAE SOUNDCLASH´09 BARBASS SOUND (Cordoba) I.Bilbo Reggae Soundclash´08 edizioko irabazleak (Al-Andalus clash Andalucia´08). CHALICE SOUND (Madrid) Clash Madrid´08 edizioko irabazleak. URTICA SOUND (Barcelona) Clash Barcelona´07 y ´08 edizioko irabazleak. Lehiaketa gai ezberdineko erronda ezberdinek osatzen dute, lehiakideek 10 minutu izango dituztelarik publikoari bere musika erakusteko, mikroak, biniloak, cdak edota samplerrak erabiliz. Ezin izango dira errepikatu beste sound system batzuek erabilitako abestiak. Epaimahaia publikoa izango da, eskua altzatuz hurrengo errondara igarotzea edo ez beraiek erabakiko dutelarik. Berdinketa egonez gero, epaimahai batek erabakiko du nor igaroko den hurrengo errondara eta nor ez. Epaimahai honek erabakiko du ere lehiaketako arauak apurtzen dituen partaidea kanporatzea.