Etiketaren artxiboa: kingston

Kingstondar The Clash


Oraingoan, The Clash taldearekin, lehenengo diskoetatik ibilbide kronologikoa da Kingston hiria saio hau, abestirik “kingstondar”-enetan geldialditxoak eginez. “Police & Thieves”, “Wrong’em Boyo”, “Armagideon Time” edota “Bankrobber” kantak entzun ditugu, beste batzuen artean. Sarri etortzen ziren gure Kingston Hiri imaginario honetara eta bi zatitan banatu da saioa.

Bigarren atalean azken urteak dira entzungai. Zehazki “Sandinista!” eta “Combat Rock” diskak, 1980 eta 1982 urteetan argitaratuak.

Entzun:
Kingston Hiria The Clash 1.atala
Kingston Hiria The Clash 2.atala

Bob Marley & The Wailers – Kingston Hiria 2009

Gaurko saioak Bob Marley & The Wailers du mintzagai. Baina
ez dituzue eurek idatzitako abestiak entzungo, egiten zituzten bertsioak
baizik. Peter Tosh, Bunny Wailer eta Bob Marleyren ahotsak entzungo
dituzue, bai, baina Curtis Mayfield, Bob Dylan, Richie Havens, Nina
Simone
eta beste askoren abestiak abesten. Bestalde, “Kingstonetik
Euskal Herrira” tartean Dr Ring Ding abeslari eta tronboijolearen
abestiak entzun ditugu, Bilboko Kafe Antzokian jo baitzuen orain dela
gutxi.

Anthony B Bilbon – Zuzenean


Urte bat baino blog honetan berririk emangabe egon ondoren, berri garrantzitsu batek  ekarri nau berriz hona.

Anthony B -k Urriaren 23an Bilboko Kafe Antzokian emango duen kontzertuaz informatzeko.

Idazten dizuedan bitartean Kingston Hirian grabatutako Anthony B ren saioa entzuten ari naiz, eta zihur naiz entzuten baduzue zuek ere ostegunean Anthony B rekin dantzan hasteko irrikitan ipiniko zaituztela.

Kingston 1982 – Eek a mouse Reggae Sunsplashean

Harrituta utzi zituen Eek a mousek entzule guztiak Kingston Townen ozpatzen den Reggae Sunsplash jaialdian, baita neu ere lehen aldiz bideo hau ikusi nuenean. Aparta da Eek a mouse, eta arraroa irudtzen zait Euskal Herritik pasatu ez izana.

Bilboko Aste Nagusian itzela izago litzateke  Gas plazan Eek a Mousen kontzertuaz gozatu ahal izatea.

Boban Markovic – DUB

Boban Markovic tronpetajole aparta ez da bere reggae edo ska erritmoengatik famatua, balkanetako ijitoen erritmoen maisua delako famatua da mundu osoan, baina gaur Bucovina DUB deitzen den abezti baten bideo bat aurkitu dut .

Eta Jamaikako artista batzuen zale amorratua naizen bezela Boban Markovic-en jarraitzaile ere banaiz, hain jarratzailea Gucara joan nintzela bera zuzenean entzuteko. Orain itzultzeko gogoarekin nago eta honelako bideoak emozionatu egiten naute.

Kingston Hiriko saio berriak faltan botatzen badituzue, lasai egon zaitezkete laister datorrelako Sly & Robbie-ren omenezko reggae saioa!

Bilboko jaiak – Aste nagusia 2007

Hona hemen Bilboko Aste nagusia 2007 jaietarako prestatu den kontzertuen egitaraua:

KONTZERTUAK – Abuztuaren 18an larunbata
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA – Milladoiro
ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – Chayanne
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA- Nena Daconte

KONTZERTUAK – Abuztuaren 19an igandea
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA- Northern Kentucky Brotherhood Singers
ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – María Dolores Pradera y Los Sabadeños
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA- Dover

KONTZERTUAK – Abuztuaren 20an astelehena
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA- Iker Goenaga
ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – La Unión
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA- Álex Ubago

KONTZERTUAK – Abuztuaren 21an asteartea
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA- Karidadeko Benta
ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – Oskorri y Bilbao Musika Banda
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA – Violadores del Verso y Tote King

KONTZERTUAK – Abuztuaren 22an asteazkena
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA – Randy Brecker y Pirineos Jazz Orchestra
ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – La Quinta Estación
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA – Delinqüentes y Arrebato

KONTZERTUAK – Abuztuaren 23an osteguna
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA – Marina Heredia
ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – Kerobia y Skalariak
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA – Barón Rojo y Lujuria

KONTZERTUAK – Abuztuaren 24an ostirala
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA- Tito Paris
ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – Pignoise
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA- Mago de Öz

KONTZERTUAK – Abuztuaren 25ean larunbata
ASTE NAGUSIA 2007 – PLAZA BERRIA – Horace Andy

ASTE NAGUSIA 2007 – ABANBOIBARRA – Spektrum
ASTE NAGUSIA 2007 – BOTIKA ZAHARRA – Miguel Bosé

Kingston hiritik oraingoan Horace Andy baino ez dator, ez da edonor Harace Andy, eta nik Bilbon ikusteko gogoa nuen arreakoan iBilbon izan zenean ezin izan nuelaqko ikusi, Donostian ikustera joateko nintzen baina orain Bilbon ikusiko dut.