Hileko artxiboak: otsaila 2006

Burning Spear irabazle

Badugu aukeratua hurrengo saiorako reggae artista protagonista: Burning Spear

Hamabost egun barru emitituko dugu. Hasten nahiz beraz, abezti aukeraketa eta Burning Spearren biografia eta abeztiren baten itzulpena egiten. Rastafarismoari buruz ere hitzegingo dut, Burning Spear rastafari aldarrikatzaile sutsua bait da.

Burning Spear ezagutzen ez duenak, saioa entzun dezala, ez da damutuko. Hori Otsailaren 28an izango da.

Jamaican reggae music

Badirudi inork ez duela reggae talderik proposatzeko asmorik. Edo agian ez duzue irakurri, oraindik 24 ordu geratzen dira hurrengo reggae saioko protagonista Jamaikako zein abezlari izango den aukeratzeko.

Oraingoz nik bakarrik bozkatu dut eta ez daukat arazorik nire gustokoen taldeei buruzko reggae saioak egiten segitzeko baina zuen gustoko taldeak zeintzuk diren jakin nahi nuke.

Gregory Isaacs eta gehiago

Gregory Isaacs izango da datorren astearteko saioko protagonista. Dagoeneko grabatuta dago, baina Bilbo Hiria irratian emititua izan arte ez dut podcast bidez jarriko.

Gregory Isaacs, hurrengo astaeartean, 14 arratsaldeko 19:00etan, beti bezela 96.0 FM bidez irratia.com saioaren ondoren edo Bilbo Hiria webguneko aplikazioen bidez.

Baina zein nahi duzue izatea hurrengo saioko protagonista? zeini buruz nahi duzue gehiago jakin?

Zuek erabakiko duzue blog honetan egiten dituzuen iruzkinen bidez nor izango den hurrengo reggae saioko protagonista.

Baldintza bakarra, Jamaikako talde bat izatea da.

Bakoitzak 2 proposamen egin ditzake.

Otsailaren 14an arratsaldeko bostetan jakingo da zein izango den hurrengo reggae saioa.

EGIN ZURE REGGAE PROPOSAMENA!!