Etiketa honen artxiboa: anthony

Anthony B Bilbon – Zuzenean


Urte bat baino blog honetan berririk emangabe egon ondoren, berri garrantzitsu batek  ekarri nau berriz hona.

Anthony B -k Urriaren 23an Bilboko Kafe Antzokian emango duen kontzertuaz informatzeko.

Idazten dizuedan bitartean Kingston Hirian grabatutako Anthony B ren saioa entzuten ari naiz, eta zihur naiz entzuten baduzue zuek ere ostegunean Anthony B rekin dantzan hasteko irrikitan ipiniko zaituztela.

Anthony B, saio mugitua!

Entzungai duzue dagoeneko Anthony B abezlari Jamaikarrari eskeinitako saioa.

Anthony B ren 8 diskatik aukeratutako 16 abezti guztira. Lehenengo abeztiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela.

Badakizue saio guzti hauek zuzenean edo deskargatu eta edozein momentuan entzun daitezkela.

(Badakit oraindik nerbio apur bat falta zaidala hitzegiterakoan) 🙂

Anthony B gaurko saioko protagonista

Gaurko Kingston Hiriko protagonista Anthony B izango da, 96.0FM Bilbo Hiria irratian 19:00etan.
Afrikar jatorria gogoan du Anthony B bere abeztietan eta afrikar
abezlari askok izan dute lagun bere lanetan, rastafari Jamaikar gazte
hau azken boladako dancehall abezlari garrantzitsuenetarikoa bihurtu
da.

Saio oso mugitua izango da, Anthony B ren abeztiak oso dantzagarriak
bait dira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren
eskatu beharko Azaroaren 21ean izango dugulako Bilbon Santana 27 Aretoan.