Hileko artxiboak: maiatza 2005

Burning Spear datorren ostegunean

Kingston Hiria, irrati uhinen bidez eta internet bidez entzuteko aukera zeneukaten orain arte , eta gaurtik aurrera blog baten bidez Irratian komentatzen dugunaz eta Reggae munduan gertatzen denaz idazteko tokia aurkezten dizuet.

Burning Spear (Marcus Garvey eta Rastafarismoaren aldarrikatzaile sakona) izango da hurrengo Kingston Hiria saioko protagonista, 4 hamarkada baino gehiago daramatza jadanik diskak ateratzen eta guk, bere abeztien selekzio bat prestatuko dizuegu. Hasieran abezti mugituenak jarriko dizkizuet eta saioaren bigarren atalean abezti lasaiagoak entzungo ditugu, presta zaitezte, lasaitasun osoa lortzeko edo estresa kentzeko terapia antzeko zerbait izango delako.