Hileko artxiboak: otsaila 2007

Groundation

Groundation reggae taldearen kontzertua ikustera joan nintzen atzo gauean Santana 27 aretora. Groundation Californiako banda bezela aurkezten den arren, koruko bi abezlariak Kingston Jamaikan jaioak dira eta bateria jolea Palestinan.

Asko arritu ninduen Slim abezlariaren ahots eta indarrak, eta Santana 27 aretoa bete beterik ez zegoenez dantzatzeko toki perfektua bilakatu zen Groundation taldearen kontzertua.

U Roy – OLD SCHOOL / NEW RULES

U Roy Bilbora datorrela dakidanetik, urduri nago. OLD SCHOOL – NEW
RULES diska berria aurkeztera dator, eta azken diskatik,abezti bakar baten zati bat
bakarrik entzun ahal izan badut ere, izugarri gustatu zait U Roy-ren
lana eta orain lehen baino gogo gehiago dut Otsailaren 24a heldu dadin.

Hauxe de OLD SCHOOL – NEW RULES diskatik aterata, behin eta berriro entzuten ari naizen U Roy-ren abezti zatia.