Hileko artxiboak: azaroa 2005

Horace Andy irrati uhinetan

Bihar asteartea, Horace Andyri buruzko irrati saioa emitituko dugu Kingston Hirian.

Dudarik gabe, orain arteko saiorik onena izango da Horace Andy protagonista duen saio hau, abeztiak kristonak: 15 abezti bata bestea baino hobea.

Aurkezleak (nik) oraindik asko ikasi behar du hitzegiteko moduan baina egindako “selector” lana ona dela aurreratzen dizuet (eta ez da nik diodalako).

Gaueko 19:00 tatik 20:00ra izango da eta primerako abeztiak entzungo dituzue Horace Andyk abeztuak.

Horace Andy

Reggae musikako ahotsik berezienetakoa izan arren, Horace Andy ez da inoiz oso ezaguna izan Reggae munduan oso berandurarte. 90. hamarkadan lortu zuen osperik handiena Massive Attack taldearekin zenbait abeztitan parte hartu zuenean.

Horace Hinds da bere jaiotzezko izena, baina Coxsone Doddek Bob Andyrekin abeztiak idazteko zuen parekotasunagatik Horace Andy ezizena jarri zion. 1951an jaioa, Horace Andy Jamaikako reggae abezleen bigarren generaziokoa da. Horace Andy beste abezleetatik bereizten zuena oso laister geratu zen agerian: bere ahots tenore altua. 21 urtekin Horace Andy musika eskenako beteranoenetarikoa zen eta bazituen grabatuta “Skylarking,” “The Love of a Woman” eta “I Found Someone” abezti arrakaztatsuak beste batzuen artean. 70. hamarkadaren erdi aldera gehien eskatzen zen abezlaria zen eta Bunny Leerekin grabatu zituen hainbat abezti hamarkada honetan zehar.

Bunny Lee utzi ondoren, Horace Andy New Yorkera joan zen Everton Dasilva ekoizlearengana. Honek askatasun gehiago eman zion eta grabatutako abeztiak itzelak izan ziren, Agustus Pablorekin, Horsemouth Wallacekin… ez ziren asko saldu diska horiek 80. hamarkadan eta “In the Light” orain oso diska preziatua da reggaea maite dutenengatik.

Geroago, 80.hamarkadako bigarren zatian, Lloyd Barnesekin aritu zen baina ez zuen maila handiko ezer atera denbora honetan. 1990. urtean ordea, Horace Andy Massive Attack taldearen Blue Lines diskan ahots apartak abeztu zituen eta horregatik bandak 1994. urtean ateratako ondorengo diskan ere abeztera gonbidatu zuten eta baita 1998.urteko Mezzanine diskan ere. Horace Andy bere bakarkako lanak egiten segitzen zuen bien bitartean: Bob Marleyen omenezko LPa edo Blood & Fire berrekoizketa “In the Light” abeztiarekin.

Eek a mouse abezlariari buruzko saioa prest dago. Hiru ordu baino gutxiago falta dira zuzenean asteko, 20:00etan hasiko bait da, eta gaurko saioa oso ona izango dela aurreratzen dizuet, begiratu bestela abeztien aukeraketa:

Eek a mouse inoiz entzun ez duzuenok gaur daukazue gozatzeko aukera. Jamaikako bertsolari antzeko hau, sing-jay hobeto esanda, 25 urte baino gehiago daramtza reggae munduan eta euskal herrian oso ezaguna ez bada ere munduan zehar milaka kontzertu jo ditu urte hauetan zehar.

“Patois”, Jamaikako hizkuntzan abezten ditu bere abezti asko eta soinu bitxiak egiten ditu abeztean, honek estilo propio baten sortzaile izatera eraman du.

“eek a mouse” zuzeneko bideoa

Eek a mouse izango da gure hurrengo irrati saioko protagonista.

Ezagutzen ez duenak izango denaren ideia bat egiten joateko, eek a mouse, Jamaikako abezlari apartaren bideo bat ikusteko aukera eskeintzen dizuet. ” The mouse in the House” du izena abeztiak, eta liluratu egin ninduen entzun nuen lehenengo aldia. Ea zuek ere txundituta uzten zaituzten.

EEK A MOUSE bideoa.