Etiketa honen artxiboa: saioa

Kingston Hiria saioa: Augustus Pablo

Augustus Pabloren saioa azkenean interneten! Kostata, baina azkenean gaur aurkezten dizuet Bilbo Hirian orain dela aste batzuk emititutako Kingston Hiriko Augustus Pablo protagonista bezela zuen saioa.

Historiako Melodika jotzailerik apartena da Augustus Pablo eta abezti goxo goxoak egin ditu instrumentu horri esker reggae erritmoak jarraituz.

Augustus Pablo hil zen, ezin izango dugu Bilbon zuzenean ikusi, baina utzi digun ondarea ikaragarria denez saio honekin omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu.

Augustus Pablo-ren saioa entzun

U Roy saioa

Munduko singjay-rik onena dudarik gabe: U Roy.

U Roy laister Bilbon izango dela dakidanetik, Otsailaren 24a noiz
helduko den irrikitan nago.  Kingston Hirian U Roy da gure abezlari
gogokoenetarikoa, eta noski gure lehen saioetariko bat U Roy-ri
dedikatua zen.

Oraindik blogean, podcast bidez lortzeko aukera jarri gabe zegoela
ohartu naiz eta noiz orain baino hobeto saio hura berreskuratzeko eta
denok U Roy-ren maisutasuna gozatzeko.  U Roy zuzenean entzuteko
abezlaria  da, hor sentitzen bait da bere abezteko abilezia eta gorpuak
mugitzen jartzeko gaitasuna.

Fermin Muguruzarekin aritu zen azken diskan Jamaikara grabatzen
joandakoan, eta orduan Ferminekin batera Euskal Herrian kontzerturen
bat emango zutelako susmoa banuen ere, azkenean U Roy, Junior
Murvin-ekin dator. Zer gehiago eskatu daiteke!


U Roy entzun

The Gladiators reggae saioa

The Gladiators taldeari buruzko saio hontan Albert Griffits bere
hasierako taldekideekin eta azken urteetan bere semeekin abeztutako
kantak entzun ahal izango ditugu.

Orain dela gutxi Bilbon zuzenean izan
ondoren, The Gladiators taldearen homenezko saioa egiteko momentua
heldu da,  gozatu itzazuela abezti puxka ikaragarri hauek: The Gladiators-en reggae saioa

PD: Kostipadu ahotsa daukat saio hontan… 🙂

Eek a mouse

“Eek a mouse” abezlari Jamaikarraren zale amorratuak gara Kingston Hirian, 2004 ean Bilbo Hiriko lehen monografikoetarikoa Eek a Mouse abezlariari buruzko saioa izan zen.


Orduan, ez genuen blogik, eta saioak ezin genituen  interneten edozein momentutan entzuteko moduan eskuragarri jarri. Horregatik saio hura berreskuratu dugu, orduan Eek a mouse ezagutu ez zuenak, bere abezteko modu bitxia entzuteko beste aukera bat izan dezan. Eek a mouse-k reggaea uztartzen duen arren, bere abezteko moduak ez du parekorik.

Anthony B gaurko saioko protagonista

Gaurko Kingston Hiriko protagonista Anthony B izango da, 96.0FM Bilbo Hiria irratian 19:00etan.
Afrikar jatorria gogoan du Anthony B bere abeztietan eta afrikar
abezlari askok izan dute lagun bere lanetan, rastafari Jamaikar gazte
hau azken boladako dancehall abezlari garrantzitsuenetarikoa bihurtu
da.

Saio oso mugitua izango da, Anthony B ren abeztiak oso dantzagarriak
bait dira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren
eskatu beharko Azaroaren 21ean izango dugulako Bilbon Santana 27 Aretoan.

Kingston Hiria 3.0

Hirugarren denboraldia hastera goaz bihar asteartea, Urriaren 3an. Hortik dator Kingston Hiria 3.0 izenburua.

Pasa den urtean bezela, aurten ere hamabostean behin saio berri bat emitituko dugu Bilbo Hiria  96.FM irratian astearteetan19:00 etatik 20:00etara. Eta errepikapenak asteartean gaueko 1:00etan eta igandeetan arratsaldeko 16:00etan.

Irrati saioak interneten entzungai ipiniko ditugu, bai kingston hiria blogean bai bilbohiria.com web gunean, eta datozen saioen eta kontzertuen berri ematen ere segituko dugu blog honetan.

Kingston hiriko hirugarren denboraldi honetako lehen artista Jamaikar protagonista Tanya Stephens da.

Tanya Stephens ezagutzen duenak badaki Gansta Blues eta Ruff Rider diskak errepasatuz, sekulako ordu bateko saioa egin daitekeela , eta hori da hain zuzen ere prestatzen ari garena!

Oraindik Tanya Stephens ezagutzen ez baduzu, ezin duzu galdu saio hau, galdu kanta benetan onak entzun gabe geldituko bait zinateke.