Hileko artxiboak: martxoa 2006

King Tubby

King Tubbyren saioa entzun berri dut portatilean, eta bozgorailu hauekin ez da King Tubbyren musika ondo gozatzen.

Gaurko saioa entzuteko zure home cinemako subwooferra ondo kalibratzeko proposatzen dizut. King Tubby baxuekin jolasten maisu bat da eta detailerik galdu ez baduzu nahi eta bere musika sakonean bizi sentitu nahi baduzu baxuak entzutea beharrezkoa da.

Entzun:

King Tubby bihar

Kinston Hiriko protagonista King Tubby izango da biharko saioan.

Oraingoan abezlari bat izan beharrean, soinu teknikari bat da entzungo ditugun abeztien sortzailea. Kriston meritua ikusten diot King Tubby 60eko bukaeran egiten zituen esperimentuei. Zuzenean egindako grabaketak, reverb, delay, ekualizadore eta soinu efektu guztiei etekin handiena ateraz.

Kingston Hiria: Bihar Martxoak 28 Asteartea 28, 19:00etan Zuzenean edo gero podcast bidez

Fermin Jamaikatik

Euskal Herrira ekar zitekeen reggae berririk onena!

Fermin Muguruzak Maiatzaren 4 an aterako du bere reggae diska berria! “Euskal Herria Jamaika Clash” TALKA sigilu autogestionatu berriak aterata.

Ez dakizue zein pozik sentitzen naizen!!

Diska honetan U Roy eta Lucianoren kolaborazioak agertzen dira beste batzuen artean! U Roy! gure biharko saioko protagonista!! Mila esker Fermin Muguruza, eta ea U Roy zurekin dakarzun Euskal Herritik bira egiten duzunean!

U Roy dator

Hurrengo saioan U Roy izango dugu entzungai. Bere ahotsa Kingston Hiria egiten hasi gineneko lehenengoetarikoa da eta baita Jamaikan DJ moduan arrakasta lortu zuen lehenengoetarikoa.

U Roy reggae abezlariaren goiko argazki hau, New Yorken 2005.eko Uzatailan aterata dago, ea zortea daukagun eta Bilbao Live rako edo ekartzen duten, U Roy primeran abezten segitzen duen abezlari harietakoa da eta badirudi betiko izarrak ekarri nahi dituztela ekitaldi honetara.