6. irteera: Olandixora!

Olandixo, naturak eta teknologiak bat egiten duten berdegune handia da. Jose Mª Arizmendiarrieta pasealekuan gora abiatu, Muru, Anboto eta Udalaitzen bista ederraz disfrutatuz gain, bertako eraikinak identifikatu ditugu: Lagun Aro, Ikerlan, MCC… Laboral Kutxan sartu eta, adeitsuki hartu gaituzte Maria Montalvok eta Julio Gorritxok.

Historia eginez hasi gara: 1959an On Jose Mª Arizmendiarrietak «Banku bat egin behar da» esan eta ekin; finantzaketa-tresna eskaini zion sortzen ari zen kooperatiba sareari. 1972an egoitza nagusia eraiki, Olandixon, naturaz bat eginez. 2015ean erreforma integralari heldu eta isolamendu termikoa hobetzeaz gain, geotermia eta biomasa konbinatzen dituen klimatizazio-sistema jarri zen. Natura errespetatuz, egun ere bai. Eraikinaren aurrean, indartsu, Oteizak bertarako sortutako eskultura: arri ernai zaitzailea. Gustuko bisita beraz, mila esker Maria eta Juliori.

Informazio gehiago:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *