sasoibide+: olandiotik miraballesera

Olandiotik gora, aldaketa asko sumatzen da, obrak, makinaria… eta Laboral aurrean dagoen Oteizaren eskultura, kaiola baten sartuta. Zergatik ote? Babesteko, tokiz aldatzeko edo…

Miraballes baserriaren inguru zaindua, zabala, atsegina… Ardiak bere bildotsekin zelaian lasai…

Aldapan behera, pistari jarraika trialsineko eremura heldu gara, oztopora. Entrenatzeko zenbait oztopo daude, batzuk harritzarrez eginak, besteak egur zaharrekin osatutako estrukturak, porlanezko hodiak, kamioi gurpil erraldoiak…

Paseoa bukatzeko, San Andreseko etxe berriak eta urbanizazioari erreparatu diegu. Ingurua desorekatuta iruditu zaigu, bide ertzean eraikin handia, zabala, betea; atzealdean aldiz, Kordoba y Oro doktorearen plaza, espazio zabala, parke estalia, saski baloian jolasteko kantxa mugatua, eremu argia eta atsegina. Auzoarentzat oparia dirudi. Hala ote da?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *