zigarrolako balkoian, primeran

Egun hauetako euriek bukatzear daudela dirudi, hala ere laino ilunen mehatxua hor presente. Ea libratzen garen!

Ospitaletik Asuelara, hor aldapan gora, eta ezkerretara dagoen pistatik aurrera. Anboto, Udalaitz… ikusmira liluragarriaz gozatuz, beste pista batekin elkartu arte, eta gorantz jarraitu. Zabaltzen denean, korrika hasteko gogoa, baloi baten atzetik… Zelai zabala, berde berdea, Zigarrolako Balkoia, ikurriña, bankuak, mahaiak… lagunartea egiteko aukera paregabea. Luisen urtebetetzea ospatzeko dena prest. Bejondeiola gure lagun zintzoari!!

Mokadua, kantuak, irrintziak, barre algarak… umoretsu guztiak. Bejondeizuela!!
I.U.
I.U.
I.U.
I.U.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *