sasoibide+: aitzorrotz (736m.)

Arratsalde dotore honetan Aitzorrotzera abiatu gara. Hasieratik, ibilaldia gozamena izan da. Naturaren miraria gure begi aurrean; behorra, moxala jaio berria, biak lasai. Ama bere umea ezagutzen… Hunkigarria. Gailurrera heltzean, poza nagusi eta paisaiaz gozatzeko aukera paregabea. Eta nola ez, bukaerako…

sasoibide+: garizuman karapaixoa

Gaur, hausterre-egunak Garizumari hasera eman dio. Kristauentzat garai berezia, eta gure gizartean zenbait ohiturei heltzeko aukera: karapaixoa, pellak, torradak… Eta horiek guztiekin, meriendarako aitzakia aurkitu dugu. Gustura meriendatu eta gero, inguruan ditugun jolas tresnekin, umore onean, ezin tentazioari eutsi. Hango…

Eskoriatza: Iturrien ibilbidea

Ibarraundi museoak zenbait aukera eskaintzen du, bertako erakusketaz gain ibilbideak ere prestatu ditu. Gaurkoan, Iturriena ezagutzera abiatura gara, Arrate eta Saioa gidari, Eskoriatzatik Bolibarrera hain zuzen. Bolibarreko bide ertzean arreta deitu digu Pagaldairen monolitoak, inskripzioak, irudiak… Ur sufretsuak baserrian, iturriko…

Apotzagara!

Marijek proposatuta, San Blasetan Aretxabaletako ermitara joateko plana egin genuen, baina, covid-a dela eta, herritik ezin irten gelditu ginen, mugak itxita. Aurrerago, Elik Aretxabaletatik Apotzako bidea egitea eskaini zigun; aurrez prestatu, nondik norakoa, bidea eta denborak neurtu zituen. Horrela, buseko…

Eskoriatza hobeto ezagutzen!

2020-3-5 Hau euri zaparrada, eskerrak Ibarraundi museora joatekoak ginela! Han, Lorentxo Altubek (arrasatearra) osatutako musika instrumentu bilduma ederraz gozatzeko aukera: ttun-ttuna, adarra, alboka, xaramelak, txalaparta makilak (egur ezberdinez eginak). Saioa Altzua gidari dugula, museoko espazio anitzetatik pasatzean, beti ikasteko zerbait.…

sasoibide + : Eskoriatza

2020-3-4 Eskoriatzarra zen Jose Arana Elortza, enpresa gizona eta bere ondasunak herriari utzi zizkion helburu jakin batzuetarako: ospitalea eta eskola eraikitzeaz gain, ura ekartzeko. Gaurko bisita Jose Aranaren mausoleoa ikusiz hasi dugu. Mariano Benlliurek, Aranaren lagunak, Carrarako marmolarekin egindako monumentuko…