Gaur, ekainak 13, tradizioak dio, San Antonio egunean, Urkiolara! Eta guk, plana egin eta bertara! Ondare kulturala: Euskadiko erdi-erdian dago kokatuta Urkiolako Santutegia,Urkiolako Parke Naturalean. Mendi zoragarriz eta harizti, pagadi eta lizardiz inguratuta dago. Ez da ezagutzen noiz eraiki zen,…
Categoría: Egindako irteerak
Udalaitz magalean, Santa Luzia ermita, Elorrioko Iguria auzoan dago. 1965an sute baten ondoren berriztu zuten. Abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, bertan egiten da elizkizuna. Eta guk, gaurkoan, harako bidea hartu dugu. Santa Luziatik behera, kanpanzarrera heldu eta sekulako mahai dotorea,…
Goiza ederra Andra Mari Zurira joateko. Bide ezaguna: ospitaletik gora, Asuelaraino. Gaurkoan ezinbestekoa ur botila sarritan astintzea, hidratazioa zaindu beharra daukagu eta. Asuelatik aurrera aldiz, bide gehiena gerizpean izatea gustura hartu dugu. Txaeta errekaren murmurio atsegina sumatzean, zenbaiten bihotzetan txikitako…
Arratsalde bero honetan Jarindora joateko aukera egin dugu. Iaz, mendi horretara joatea erronka bat izan zen, gaur aldiz, toki ezaguna. Bidean itzal ederrak, pago motzak, zaharrak izan arren, zutik, askotariko formak, lurra orbelaz estalia… toki magikoa. Pagoak, izeiak, pinuak… arbolapea…
Gaurko helmuga, gehienentzat ezezaguna zen. Autobusean sartu, eta erantzunik gabeko galderak: nora goaz, Gipuzkoa aldera? Bizkairantz? Nafarroara, agian? Misterioa, Oiartzunera heltzerakoan argitu da. Talde bat geologia museora, Luberrira. Bestea berriz, Arditurriko meategira. Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza…
Gasteizko mendien artean gailur ezagunik bada, Santakuruzgana izango da horietako bat, zalantza barik. Izan ere, gutxi izango dira mendi hau igo ez duten gasteiztarrak. Olarizu izenez ere ezaguna, gailur erraz eta atsegina da eta harrizko gurutzea dauka gainean. Irailaren 12an,…
Egun hauetako euriek bukatzear daudela dirudi, hala ere laino ilunen mehatxua hor presente. Ea gaurkoan libratzen garen! Ospitaletik Asuelara, hor aldapan gora, eta ezkerretara dagoen pistatik aurrera. Anboto, Udalaitz… ikusmira liluragarriaz gozatuz, beste pista batekin elkartu arte, eta gorantz jarraitu.…
Eguraldi iragarpenak kaxkarrak eta plan aldaketa. Gaur, Bergaratik, Mekolalderantz, trenbide zaharretik. Gustura denak, arin arin; eta Osintxuraino joaten bagara? Proposamen berriari baiezkoa!Ederto. Zalantzarik gabe, aurrera! Bidean bagoaz, gozatuz: baserri ederrak, naturaren berdetasunaz, artelanez, paisaiaz… Bagenuen gure lagunaren jaioterrira etortzeko gogoa,…
Ibaiertzean landare espezie askotarikoak biltzen dira, zuhaixkak eta zuhaitzak, baita hainbat belar mota eta ihiak. Horien artean zenbait ezustekoak ikusi ditugu: Zerrajeraren ondoan, kiwiaren landarea deskubritu dugu, haratago pikondoa, sasimahatsa, hurritza… Ibaiertza landare aniztasunaren gertuko erakusleihoa da, eta Lens programari…
Egun hauetako zaparradak eta gaurko eguraldi iragarkiak ikusita, Oñati aldera jotzea erabaki dugu. Oñatin, norantz? Uraren eragina onduen ikusiko dugun tokira, Usakora! Hau edertasuna! Harrituta, liluratuta, txundituta utzi gaitu presa inguruak. Ur-kantitatea, zarata… Ikuskizuna! Ederki asmatu du Usakora etortzea proposatu…
