miraballes baserria

Eguraldi bustia izan arren, bagoaz Miraballes baserrirantz. Aterki, txapel, makil… eta lagunez inguratuta. Olandioko bidean obra dezente: bidea zabaltzen, aparkaleku berriak atontzen… makinaria ugari. Orbela ugari bidean, eta Miraballesen irudia hor aurrean, beti bezain dotorea. Zelako ikusmira ederra begi aurrean…

sasoibide+: antzuola

Antzuolara joatea otu zaigu gaurkoan. Bergaratik abiatu, trenbide zaharretik, eta Milak, gure lagunak gidatuko gaitu, bai horixe! Bergara, bada, estrategikoa zen. Trenbideen bidegurutzea zen. Mekolalde zen ardatza, eta bertatik bi trenbide abiatzen ziren. Beraz, bi tren geltoki zeuden Bergaran: goikoa…

santa teresa eliza

Gaur Santa Teresa elizara abiatu gara, aurrez gure lagun Angelines, Feli eta Eukenerekin adostu dugu bisita. Zergatik hirurekin? Aurreko biak, aspalditik bertako arduradunak direlako, eta hirugarrenak zenbait azalpen emango dizkigulako. Eliza zabala da, handia, eta beirateetatik (vidriera) argitasun berezia sartzen…

sasoibide+: urkulu

Arratsalde euritsua gaurkoa, hala ere, aterkia hartu, ongi jantzi eta lagunekin paseatzera. Gaurko aukera, Urkulura! Aretxabaletako Portasol auzotik, bainu etxetik gora doan bidetik, Urkuluraino igo eta gero, buelta osoa egitea erabaki dugu. Eta saria ere jaso dugu: atertu du, hodeiek…

sasoibide+: elorregi

Gertu daukagu Elorregi, San Prudentzio, eta sarritan joaten gara bertara; askotan, gure helmuga izaten da, errotondaraino heltzea. Heldu eta buelta, Arrasaterantz. Baina gaurkoan auzora hurbiltzea da gure helburua. Bertaratzea. Eta horretarako, Marije izango da gure gidaria Elorregidomiñena etxea. Laukizuzen erako…

arantzazu: iturrigorri, ezkutuko bidea

Arantzazura autobusean heldu, Iturrigorrirantz abiatu hala, UDAZKENAren ongi etorria sentitzen dugu. Orbelaz estalitako bideak, hori kolorearen paleta osoa ikusgai; goroldioa, kolore berde bizia, harro-harro, enborren babesa, itxura leun-leuna du… Usaina ere berezia, orbelarena, lurraren hezetasunarena, perretxikoena… Entzumenak ere soinu bereziak…