sasoibide+: kurtzetxiki inguruan

Kurtzetxikirantz abiatu, eta mendi aldera, eskumarantz ikurriña ikusi dugu. Kuriositatea sortu zaigu, Idoiak hango bidea erakutsiko digula esan eta horrela, gaurko helmuga aldatu egin dugu, toki ezezaguna baitugu. Haritza baserritik gora, bide zabalean aurrera. Sanjose loreak banaka, iratze arrak indartsu,…

oñati

Euskal Herriko hiribildu monumentalenetako bat da, eta ‘euskal toledo‘ ere deitzen zaiola entzuna da. Dotorea eta bikaina, bere kaleek estilo arkitektoniko eta artistikoen erakusketa bat osatzen dute. Guztiok ezagutzen dugun Oñatira etorri gara, turista begiradaz, bisitaz gozatzera! Txokolateixia Interpretazio Zentrua…

osasun gomendioak, garagartza

Bi lagun berezi etorri zaizkigu gaur, Marta Buil eta Jose Ramón Bardeci, biak Osakidetzako erizainak, osasun komunitarioan eragileak. Ongi etorriak! Eguraldi hezea gaurkoa, abia gaitezen, ba, Garagartzarantz. Garagartzako eliza atarian babestu gara, eta erizainei arretaz entzuteko prest. Gai interesgarria gaurkoa,…

sasoibide+: andra mari zuri

Atzoko hego haizearekin heldu zen basamortuko hautsa, gorria, auto horretan nabarmen. Ospitaletik gora, Asuelaraino eta han Andra mari zuriren ermitarako bidea hartu dugu; bide erraza, konturatu orduko bertara heldu gara. Oñatiko Zubillaga auzotik gertu, baina izatez Arrasateko Bedoña auzoko lurrak…

salturri

Zubipean, lastozko habian, katu pare bat, goxo-goxo! Guk, Bizkai etorbidean gora, Meatz-erreka parean errepidea gurutzatu eta Salturri baserrirako bidea hartu dugu. Debagoienan oraindik bizirik dirauten baserririk adierazgarrienetarikoa, zaharrenetariko bat Salturri da. Leiho bikoitz bat du eta arku zorrotzek Erdi Aroko…

sasoibide+: oro auzoa

Aretxabaletako Oro auzorantz abiatu gara, kanposantu ondotik aldapan gora. Bertako elementu arkitektonikoei aipamena egin, eta Edurnek jarraian aipu literarioa eskeini digu: Ane Odriozolaren trilogia gomendagarria (nobela beltza), Gibolaren ingurukoa hain zuzen. El secreto de Gibola, La sombra de Gibola eta…

lilaton, entrenamendua

Martxoaren 8a egun esanguratsua, emakumeen eskubide berdinen aldarrikapena, kontzientziazioa… gizarte osoaren erronka! Eta hor, hainbat ekimenen artean LILATOIA, emakumeak eta kirola lotu nahi duena. Iaz, covid 19a dela eta, Lilatoi birtualean parte hartu genuen, Arrasaten hain zuzen. Aurten ere, harekin…

sasoibide+: zabolain

Zabolainera hurbiltzeko, Gesalibarreraino autobusean joan eta ospitale eta erreka bitarteko bidea hartu dugu, Ibabe garajerantz. Aurreko aldapari gogoz heldu eta laster AHTko obraren arrastoak bistan: tunelak, zubiak… Paraje polita, baserri ederrak, eta hemen Zabolain, zalditegia eta sagardotegia, biak bakarti; badakigu…

eskoriatza: urdelardero

Egun berezia gaur Eskoriatzan, Urdelardero, aratusteen haserako eguna; eguen zuri, ostegun gizen… horrelako beste deitura batzuk ere baditu gaurko egunak. Eta horretaz jakiteko, zer hobe Ibarraundi museora etortzea baino? Saioak beso zabalik hartu gaitu eta neguko jaien inguruko azalpenetan hasi…