oñati, garagaltza auzoari itzulia

Arrasaten Garagartza, Oñatin antzerakoa, Garagaltza, bitxia! Goazen ba. Kanposantutik gertu, auzoko baserrien zerrenda, kartel txukun eta argi batean. Hasera atsegina. Aurrerago porlanezko horma luze bat, askotariko mezuaz josita; entretenimendua izan du horiek guztiak idatzi dituenak, alajaina! Irakurri gabe ezin pasa, irribarre, harridura, desadostasuna, pentsakor… irakurri ala, aurpegietan igartzen zaigu mezuak zer eragin digun bakoitzari.

Eraikin eta inguruak zainduak, paisaia ere, guzti guztia artista batek diseinatutakoa dirudi. Bertan, natura eta gizakia orekan daudela sumatzen da.

Usako ere, hemen gertu gertu omen dago; hurrengo baten bertara arratsalde pasa egitera etortzeko toki egokia, zalantza barik!.

Autobusaren zain, itzalean kontu kontari, gure artean dauden artistek eginiko esku-lanekin txundituta, gereziak hartzen… Gereziak ez, gingak omen dira! Gereziak baino ttikiagoak eta mingotsagoak, horrela dio Pakok. Hara, hori ere ikasi dugu gaur!

INFORMAZIO OSAGARRIAK

https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/sarea/-/ibilbide/PR-Gi_107

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *