landa, villarreal-urbina

Angelinesek eta Edurnek prestatu irteera, autobusean, eta hara hurbildu gara, Landaraino. Landan, bidea hartu eta berehala, oroitarri berezia ikusi eta hurbildu egin gara. Edurnek azaldu digu horren historia, ikaragarria. Gehienok gogoratu dugu kontatu digun tragedia eta horietako izen batzuk ezagunak…

etxaldebarri, meatzerreka

Monterronetik gora, S. Kristobal, Loo eta Ormaixiotik aurrera (eskumara, Anporretako bidea), Etxaldebarrira heldu gara. Baserri ederra, zaindua. Zelako toki atsegina den! Meatzerrekara heldu, eta tentazioari ezin eutsi, Montzon kobazulorantz abiatu gara batzuk. Gaurkoan ere ur zarata… Badakizue zer diren honako…

sasoibide+: zarautz-getaria

Garai honetan kostaldera joatea erakargarria egiten zaigunez, ea ba, har dezagun garraio publikoa eta Zarautza. Itsasertzeko paseoa ederra baino ederragoa dauka, goazen, ba, paseoan. Martxa onean Getariara heldu, eta bisitan nondik hasiko gara? Badago zer ikusi herrian: portua, arratoira igo…

bergara, san martzial bira

Giro bustia izan arren, Bergara aldera autobusez. Aterkia, txamarra, txapela… nor errenditu lehenago euria edo geu? Umore onean, indarrez… bidean gora. Atertzera egin duenean, San Martzialeko zuhaitz galanten peskizan aritu gara. Enbor galantak, haiei so eginez, forma bitxiak ezagutzeko aukera,…

sasoibide+: bakue, etxezarreta

Ospitaletik gora, Asuelarantz. Bide baztarrean dagoen iturritxoak, aspaldi euririk egin ez arren, ura dario. Asuelan, Bakuerako bidea hartu dugu, aldapan gora. Pinu handien artean aurrera, Bakuera. Aurrera egin, basoa desagertu eta inguruko mendiak ikusteko aukera; tontorrak identifikatzeari ekin diogu. Batzuk…

aramaio: uribarri, aixola

Arantzak iradokita, Aramaioko bi elizatetara bisita gaurkoan. Eta oso gustura. Elizatea, eliza baten inguruan dagoen auzoa edo baserri multzoa da. Euskal Herriko udal egituraren oinarrizko unitatea zen eta erabakiak hartzeko herriko elizaren atarian auzokide guztiak biltzetik zetorkion izena. (aramaio.eus) Kale…

sasoibide+: anporreta (585 m)

Anporretara joateko, gaurkoan Monterronetik abiatu, arbolapean, aldapa samurretan gora. San Kristobalen, hor non eremu txikia hesituta, zer ote da? Hurbildu, eta hezegune babestua aurkitu dugu. Horrelako espazioei gero eta garrantzi gehiago ematen zaie, biodibertsitatearen izenean. Naturaren orekaren alde egindako guztia,…