sasoibide+: bakue, etxezarreta

Ospitaletik gora, Asuelarantz. Bide baztarrean dagoen iturritxoak, aspaldi euririk egin ez arren, ura dario. Asuelan, Bakuerako bidea hartu dugu, aldapan gora.

Pinu handien artean aurrera, Bakuera. Aurrera egin, basoa desagertu eta inguruko mendiak ikusteko aukera; tontorrak identifikatzeari ekin diogu. Batzuk erraz ezagutu, baina ez guztiak.

Oñati basoa dio seinaleak, beraz Oñatiko eremuan gaudela pentsatzea da errazena. Bidean aurrera, tontorrera igo eta ikusmiraz disfrutatu dugu: Oñati, Bergara… Horrela, bidea eginez, Etxezarretara heldu gara. Bide berrietan ibili gara gaurkoan, inguruak ezagutzen. Gustura!

Seinalerik ez bertan, zein ote tontor horren izena, agian Kortaburu?

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1570797262721-enaut-iturbe-besaide-mendi-elkartea-etxezarretarako-mendi-ibilaldia-erraza-eta-guztiontzako-gozagarria-da

https://www.gipuzkoanatura.eus/es/red/-/ibilbide/PR-Gi_91

https://naturtzaindia.com/arrasate/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *