sasoibide+: zarautz-getaria

Garai honetan kostaldera joatea erakargarria egiten zaigunez, ea ba, har dezagun garraio publikoa eta Zarautza. Itsasertzeko paseoa ederra baino ederragoa dauka, goazen ba paseoan.

Martxa onean Getariara heldu, eta bisitan nondik hasiko gara? Badago zer ikusi herrian: portua, arratoira igo (S. Anton mendia), monumentuak, eliza, museo, kale-artea… Denerako astirik ez eta erabaki egin behar! Aukera ona egin eta guztiaz gozatu dugu. Hau oparia!

Eliza, Euskal Herriko bitxi gotiko handienekotzat hartu honek Monumentu Nazional titulua du 1895az geroztik. Gutxienez XIV. mendekoa da… (gipuzkoa turismo.eus)

Gelato, sorbete, izozki… onenak edo famatuenak, edo sarituenak, edo berezienak edo… Izozkitegia, ezinbesteko bisita Getarian! Hau gozamena!!

Bueltan, Zarautzen egindako paseoa laburra izan arren atsegina izan da: eraikin, erakusleiho tradizionalak eta bestelakoak, katua… arretaz begiratuz gero, sorpresak nonahi aurkitu!

Arratsalde ederra izan da, baina ikusi nahi genuen guztiarentzat laburregia gelditu zaigu. Beraz, laster batean, egun pasa etortzeko plana egingo dugu, bai horixe!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.euskadi.eus/saregileak-itsasoko-emakumeak/web01-a2arraku/eu/

https://getariaturismo.eus/izozki-denda/

https://www.diariovasco.com/gastronomia/mesa-puesta/dona-doni-helado-20211102171645-nt.html https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Salbador_eliza_(Getaria)

https://www.gipuzkoaturismoa.eus/eu/-/iglesia-san-salvador-getaria

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *