Arrasateko baserri zaharrenetarikorantz egingo dugu gaurkoan. Salturrira. Hau talaia, bailara zabala bista-bistan, kantuan hasteko gogoa ere sortu zaigu, eta Idoiak zenbait abestiren letra duen papera eskaini digu. Has gaitezen ba, tonua hartu eta goxo-goxo abestu. Loretan dauden arbolak ere, gurekin…
Categoría: Egindako irteerak
Gaur Untzillara, Aramaioko elizatea, ibilbide berria guretzat. Olandiotik gora, Murugaineko bidean, Naparrena baserriraino; hortik Etxezurirantz, aurrera egin, eta, marka zuri-horia azaltzen den horretan, gorantz doan bidea hartu. Eskuinerantz, Murugainera darama. Paisaia ederra aurrean duguna. Bidea ona, lasaia. Muru, etxe taldeak…
Pandemiaren itxialdia sortu zenerako prestatuta zegoen irteera, orain egiteko aukera izan dugu, beraz, ilusioz, bisita hori gaur gauzatu dugu. Gasteizen badago zer ikusi, eta gu Katedraletik, Santa Mariatik hasi gara. Hiriaren aztarnak, historia, arkitektura ezaugarriak, arazoak eta emandako soluziobideak… Interesgarriak…
Giro paregabea Ullibarri-Ganboako parajeaz gozatzeko. Aramaio, gaurko beste aukera, gomendagarria guztiz!
Primerako eguraldiaz, Oñatin, ibilbide berria ezagutzera. 18 ermita omen dago herrian; gaur horietako batzuen ondotik pasatuko gara. Azentzio ermita, harriz harri leku aldatuta dago. Muino baten kokatuta. Inguru zabala, atsegina; belardiak, mendiak, artaldeak, baserri zainduak… Pelikula bateko dekoratua dirudi, guztia…
Gaur emakumearen eguna, hausnarketa eguna, errebindikazio eguna… eta hori guztia elkarrekin egitea emankorragoa da. Jada, guk ama ponteko edo amabitxirik ez daukagu, beraz, gaurko karapaixoa geuk geure kontura. Karapaixoa Aramaio estilora, sagar errearekin. Merienda goxoa! Karapaixoa Debagoiena eskualdean, ama pontekoak…
Bezperatik, urduritasun puntua: bihar Donostiara, kamiseta prest, dortsala, motxila, billetea… Aurtengoan talde handiagoa, eguraldia ona iragarrita, egun ederra izango da, lagun artean! Sei mila emakumetik gora bulebarrean, kolore morea nagusi; beste arrasatear batzuk, aspaldiko lagunen bat, familiakoak… zenbat ezagun! Baina…