oinezko ibilaldia arrasateko bidegorritik

Gipuzkoako bidegorriak eta berdeak ezagutzeko kanpaina antolatu du Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako Sailak. Gaur, Arrasateko Nagusien Kontseiluak deituta, Biteritik San Prudentziora egiteko talde polita elkartu da. Joan bidegorritik eta itzulera Etxezarretako bidetik, bide berde-berdea hori. Marivi Álvarezek, Mugikortasun Departamentuko…

walking football arrasaten

Ekimen berria Arrasaten: 55 urtetik gora duten pertsonentzako kirol berria ezagutzeko deialdia, eta sasoibideko zenbait lagun bertaratu dira. Hori da sasoia!! Jakin mina gure lagunek, eta Mojategiko zelaira hurbildu. Han gustura eta asteazkenetan jarraitzeko asmotan!! Ekipo polita osatzen dute. Aupa…

2022ko Lilatoia

Sasoibideko 9 lagunek aurtengo Lilatoian parte hartu dugu, Donostian. Goienan elkarrizketatu dituzte lau lagun, eta berria ere jaso dute Goiena eta Mondraberrin. Hemen dituzue irakur eta ikusgai! Bideoa Albistea Goiena-n Albistea Mondraberri-n Iaz, Arrasaten Lilatoi birtuala egin eta aurtengoan, talde…

emakumeak zientzian

Emakumeak Zientzian, egitaraua ikusi eta, zalantzarik gabe, gure lagunek parte hartzeko izena eman zuten; horrela, otsailak 15ean, Esperientziaren boterea CIC biomaGUNE zentroan bisita egitea tokatu zitzaien, Miramon Pasealekuan. Aurkezpenean proposatutako jarduerak egitera, ilusioz, ekin zioten; emandako jarraibideak kontuan izanik eta…

euskaraldia

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta…

COVID-19aren erronkak zahartzaroan

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatu duen hitzaldia interesgarria izango da, batetik gaiak duen garrantziagatik, eta, bestetik hizlariaren ezagutza sakonagatik. Beraz, interesatuta gauden guztiok entzuteko aukera izan dezagun bi aukera: Kultur Atera bertaratzea (aurrez BAZen izena emanda), edo streaming bitartez ikustea (tfo,…