adinberri: gabonetako I. abesbatza-kontzertua

Gabonetan, adinberri HARIAK KANTUZ. GABONETAKO I. KONTZERTU KORALA. Partaideak: Oñati Ganbara Abesbatza, Ibaiertz Abesbatza, Easo Gazte Abesbatza. Pianoa: Sofía Chacón, Josu Okiñena. Dantza: Iker Murillo Studio24. Aurkezlea: Aizpea Goenaga

Hariak Estrategiak behar bati eta desio bati erantzuten die: nahi ez diren bakardadeen inguruan dagoen estigma soziala ezabatzea, baita horiek aurreikusteko zein heltzeko tresnak eta baliabideak sortzea. Helburu nagusia honakoa da: gure lurraldean bizi diren pertsona guztiek eskura izatea bakardade egoerak aurreikusi, heldu eta lagundu ditzaketen pertsonak, egiturak, jarduerak, babesak eta baliabideak. Era berean, gizartean gehiago parte hartzera eta elkartzera bultzatuko dituzten lotura sozial eta afektibo esanguratsuak sustatu nahi dira. (Adinberri)

Esku-hartze nagusiak pertsona helduekin eta zahartze prozesuetan oinarrituta egiten diren arren, estrategia gipuzkoar guztiei zuzenduta dago, belaunaldiarteko solidaritatea funtsezkoa jotzen baita. Horregatik, Hariak Estrategiak Atxikimendu Dekalogo bat jarri du guztion eskura. (Adinberri)

Kontzertua ederra eta mezua guztiongan heldu da; bakardadeari aurre egiteko sareak ehundu behar ditugu eta horretarako dauden aukerak erabili, hala nola, abesbatzan parte hartzea, herri-dantzan, paseoak taldean, mendi aldera… Eta gure kasuan, gaurkoan, elkarrekin turismo pixka bat, eta tarteka barre batzuk!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://hariak.adinberri.eus/eu/atxikimendua/

https://hariak.adinberri.eus/wp-content/uploads/2022/05/DEKALOGO10052022.pdf

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *